Listeria monocytogenes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Listeria monocytogenes
Listeria monocytogenes
Listeria monocytogenes
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Bacillales
Familia: Listeriaceae
Generoa: Listeria
Espeziea: Listeria monocytogenes

Listeria monocytogenes Listeria bakterio generoko patogeno bakarra da, listeriosi izeneko gaitzaren eragilea. Listeriosia janarien bitartez hartutako infekzioa da, bakterioz kutsatuta dauden janariak jatean harrapatzen dena, alegia. Mikroorganismo hau psikrofiloa da, hots, gai da tenperatura bajuetan (5 Â°C) hazteko.

Gaixo immunogutxituak izan ohi dira listeriosiaren harrapakinak. Horiengan, meningitisa da ohiko konplikazioa, gaixoaren bizitza kinka larrian jartzen duena. Haurdun dauden emakumeek umekia galtzen dute gaitzaren erruz.

Gaixotasuna arraroa bada ere, azken urteotan agerraldi batzuk azaldu dira Europan, gazta izanik agerraldi gehienetan inplikatutako janaria. Penizilina da listeriosia tratatzeko erabiltzen den botika.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak