Llanquihue Erreserba Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Llanquihue Erreserba Nazionala Txileko Los Lagos eskualdeko Llanquihue probintzian dagoen Erreserba Nazional bat da. 33.972 hektareako hedadura du eta Hegoaldeko Andeetako Baso Epel Euritsuak izeneko biosfera erreserbako zati da.

Basoko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserbako landareak nagusiki hostoiraunkorrekoak dira, tepa, mañioak, koihuea, ulmoa, laritza eta lenga bezalako espezieak nabarmentzen direlarik. Animalien artean, kondorra, puma, giña, pudua eta kulpeo eta txila azeriak nabarmentzen dira.

Irisbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chapo aintzirara doan bidetik iristen da, Puerto Monttetik 40 kilometrora.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]