Chapo aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chapo aintzira
Lago Chapo (es)
Chapo Lake.jpg

Aintziraren ikuspegia

Kokalekua Llanquihue probintzia, Txile
Garaiera 240 m
Eremua 55 km²
Zabalera 5 km
Luzera 17 km

Chapo aintzira Txileko Los Lagos eskualdeko Llanquihue probintzian dago, Puerto Varasetik 115 kilometro hego-mendebaldera eta Puerto Monttetik 43 kilometro ipar-mendebaldera, Txile hegoaldean. 55 kilometro karratuko azalera du, 17 kilometroko gehienezko luzera eta 5 kilometroko gehienezko zabalera. 240 metroko altueran dago, eta bertako uren tenperatura neguko 9 °Cetatik udako 18 °Cetara aldatzen da.

Andeetan bertan dago, Calbuco mendiaren oinean. Kostalde malkartsuak eta bertako landaretza ugaria ditu, landare hauen artean koigueak, hurritzak eta laritzak nabarmentzen direlarik.

Kirol arrantza (batez eure arrantza euliarekin) praktikatzeko toki ona da, bertako uretan ostadar amuarrain ugari dagoelarik, eta zenbait hondartza eta badia ditu.

Bere hegoaldeko ibarrean hasten da Andetar Laritzaren Parke Nazionala