Llanquihue aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Llanquihue
Llanquihue
[[Fitxategi:Lago Llanquihue.jpg|280px]]

Llanquihue aintzira.

Kokalekua Txile
Garaiera 70 m
Bataz besteko sakonera 350 m
Betebidea Pescado ibaia, Blanco ibaia, Tepú ibaia
Hiriak Frutillar, Puerto Varas, Puerto Octay, Llanquihue

Llanquihue aintzira (urperatutako tokia mapudungunez) Txileko Los Lagos eskualdean dagoen aintzira bat da. 860 kilometro karratuko hedadura du, hala, Txileko bigarren lakurik handiena delarik General Carrera aintziraren ondoren. Bere sakonera ez da zehatz ezagutzen, baina sokazko zenbait zundek 350 metroko sakonera baino gehiago adierazi dute. 70 metroko altueran dago.

Llanquihueren ibaiadarrak oso laburrak dira. Ekialdeko ertzetik 2660 metroko altuera duen Osorno sumendiaren magaletik datozen ibaiak iristen dira, eta hegoaldetik datozenak gehienbat 2003 metroko altuera duen Calbuco sumendiaren magaletik datoz. Azken hauetatik, Pescado ibaia da garrantzitsuena, La Poza eta Punta de los Ingleses artean amaitzen dena.

Bere ertzean garapen turistiko handia izan duten hiriak daude: Puerto Varas, Frutillar, Puerto Octay eta lakuari izena ematen dion Llanquihue, baita Las Cascadas eta Ensenada bezalako bainuetxeak ere.

Aintzira honen jatorri mitologikoa Licarayéngo Elezaharrean kontatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Llanquihue aintzira Aldatu lotura Wikidatan