Logograma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guatemalako Abaj Takalikeko 5. Hilarria, maia idazkerarekin.

Logograma berak bakarrik hitz edo morfema bat irudikatzen duen grafema bat da, idazkera sistema baten unitaterik txikiena. Honek, alfabetoak, abyadak edo silabarioak bezalako sistemekin topo egiten du, non, ikur bakoitzak, hasiera batean, soinu bat edo soinu konbinaketa bat irudikatzen duen.

Logogramak, ohi, ideograma edo hieroglifo bezala ezagutzen dira, baina, ideogramek, hitz soilak baino gehiago, zuzenean ideiak irudikatzen dituzte, eta sistema logografiko bakar bat ere ez da erabat ideografikoa.

Logogramak, modu ezberdinetan ordenatutako elementu bisualez osatuta daude, fonemen segmentazioa erabili gabe, alfabetoak egiteko printzipioa dena. Horren emaitza bezala, oro har, idatzitako hitz baten soinua gogoratu edo suposatzea errazagoa dela esan daiteke, baina askoz errazagoa oraindik, logograma baten esanahia gogoratu edo irudikatzea. Ikur hauen beste bereizgarri bat, esanahiekin, soinuekin baino lotuago daudenez, oso ezberdinak diren hizkuntzek, antzerako hitzak adierazteko berdin erabil ditzaketela da.

Fonograma txinatarrak "igeri egin" eta "blai egin" hitzentzako, bi logogramaz osatuak. Lehen elementuak, urarekin lotutako hitz bat dela adierazten du, eta, bigarrenak, "preso" eta "basoa", bi hauek bezala ahoskatzen dela adierazten du, hau da, lehena "qiu" eta bigarrena "lin".

Sistema logografikoak, munduko benetako lehen idazketa sistemak izan ziren: osagai logografikoak dituzte Antzinako Egiptoko hieroglifoek, Txinako ikurrek, Erdialdeko Amerikako idazketa sistemek eta Asia Txikia eta Mesopotamiako idazkera kuneiformeek, beste batzuen artean. Latindar alfabetoa erabiltzen duten sistemen artean ere badaude funtzio logografikoa duten ikurrak, bereziki matematikaren arloan; adibidez, «ehuneko» esan nahi duena % ikurra.

Lehen aipaturiko sistemetako bakar bat ere, edo existitzen diren besteak, ez dira erabat logografikoak, guztiek, modu batera edo bestera, euren ahoskatzea argitzen duten edo flexio gramatikalak gehitzen dituzten laguntzazko ikurrak erabiltzen baitituzte. Adibidez, txinatar idazkeran, erabateko logogramak badaude, baina, erabiltzen dituen ikurrik gehienak, fonogramak dira, hitzaren gutxi gora-beherako ideia ematen duen elementu batez eta nola ahoskatu behar den adierazten duen beste batez osatuta daudenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Logograma Aldatu lotura Wikidatan