Guatemala

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guatemalako Errepublika
República de Guatemala

Guatemalako bandera Guatemalako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: lIbre Crezca Fecundo
(Azke hazi eta ugaldu)
Ereserkia: Guatemala Feliz
Guatemalaren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Guatemalako Ereserki Nazionala

14°38′ I 90°33′ M
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania1
Gobernua
Presidentea
Presidenteordea
Errepublika presidentzialista
Álvaro Colom
Rafael Espada
Independentzia
- Espainiatik

1821 irailaren 15
Eremua
 - Guztira
 - ur %

108.890 km² (103.)
0,4%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

14.655.189 (70.)

134,6 biztanle/km² (55.)
Dirua Quetzal (GTQ)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC -6)
Ez (UTC -6)
Interneteko domeinua .gt
Telefono aurrizkia +502
Herritarra guatemalar
123 hizkuntza indigena (maia) ofizialki onartu dira, baina administrazioak gaztelania bakarrik darabil

Guatemala Ertamerikako estatua da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean kokatua. Mugakide ditu Mexiko iparraldean, Belize ipar-ekialdean eta El Salvador eta Nikaragua hego-mendebaldean.

Hiriburua Guatemala Hiria da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Atitlan aintzira eta sumendia

Guatemala herrialde menditsua da, hego kostaldea eta Peten departamenduko ordoki zabalak izan ezik. Klima bero tropikala du, epelagoa goi lurraldeetan eta lehorragoa ekialdeko departamenduetan.

Hiri handienak Guatemala Hiria, Quetzaltenango eta Escuintla dira, hegoladean kokatuak. Aintzira handiena Izabal aintzira da, Karibeko kostatik hurbil.

Guatamalaren kokapena dela eta, Karibe eta Ozeano Barearen artean, sarri urakanak jasaten ditu. Azken urteetako latzenak Mitch (1998) eta Stan (2005) urakanak izan dira, 1.500 hildakotik gora eraginez.

[aldatu] Historia

Tikal

IV eta XI. mendeen bitartean, Maia zibilizazioaren erdigunea izan zen, batez ere Peten eskualdean (Mexiko eta Belize artean). Oraindik hainbat erruina ikusgai daude, hala nola, Tikal.

1523an espainiarrak iritsi ziren eta eskualde ososa kolonizatu, europako kultura gizartean sakon txertatuz. 1823an Guatemalak independentzia lortu zuen, Ertamerikako Probintzia Batuen partaide lehenik eta, 1840an, estatu burujabe bihurtuz.

Guatemalako historia osos markatua izan da: iraultzak, estatu kolpeak, gobernu antidemokratikoak eta Estatu Batuen eskuhartzeak, azkena 1954 urtekoa. 1985 urtean, 36 urte iraun duen gerra zibilaren ondoren, biolentzia politikoa amaitu eta gobernu demokratikoa ezarri zen. 1996 urtean Bake Hitzarmena (Acuerdos de Paz) izenpetu zen, hainbat ekintza aurrikusiz, armadaren sarraskien erantzukizunak barne. Hala ere, biolentzia ez da guztiz amatatu, 1998an Juan José Gerardi apezpikua hil baitzuten Giza Eskubideen babeslea.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Guatemala 22 departamendutan banatua dago administratiboki:

Guatemalako banaketa

[aldatu] Ekonomia

Guatemala, Ameriketako bederatzigarren ekonomia osatzen du, bere BEG, Banku nazionalaren 2005eko datuen arabera 241,596.0 milloi Quetzalekoa da, 2004ko datuak 11.5% baino gehiago. Nekazal arloa, Guatemalako BEG (Barne Ekoizpen Garbia) laurden bat, Kanpo Salmenten bi herenak eta langileen erdia osatzen du, nagusiki Kafe, Banana eta Azukre uztiapenak. Manufakturak eta konstrukzioak, BEG-ren %20a suposatzen dute. Guatemalaren ekonomian AEBek garrantzi nabarmena dute, inportazioen %41a eta esportazioen %34a kopatuz. Garapen ekonomikoa oztopatzen duten arazo nagusiak analfabetismoa, kapital merkatu azpigaratua eta kriminalitate handiak dira. Gaur egun, garapenarentzako kanpo laguntzei esker, problema hauek konpontzeko bidean dago Guatemalako herrialdea.

[aldatu] Guatemalar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Guatemala


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

Beste hizkuntzak