Lorena Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorena Martínez

Bizitza
JaiotzaIrun, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
lorenamartinezoronoz.com

Lorena Martínez Oronoz (Irun, 1973) euskal ilustratzailea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botanika eta diseinua ikasi zituen eta lorategiak diseinatzen hasi zen bere lan ibilbidea[1]: gune irekiak antolatuz, landareak eta loreak aukeratuz...

Koloreak eta marraztea bere pasioa zirela jabetu eta, 2000.urtean, lorategiak diseinatzeari utzi eta ilustrazio lanari ekin zion, tarte batean bi lanak uztartzen egon ondoren. Haur eta Gazte Literaturan Juan Kruz Igerabideren eskutik sartu zen. Hain zuzen, Igerabideren bi lan izan ziren ilustratzaile irundarrak ilustratu zituen lehedabizikoak: Ondojoan eta Mintzo naiz isilik elkarlanean argitaratuak, 1999 eta 2001ean, hurrenez hurren.

Ondoren, beste hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte Literaturan, besteak beste Argitxo bildumaren baitan Joanes Urkixok idatzitako zenbait lan (2003, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea); Karlos Zabalaren Oilo kontakatiluaren istorioa (Erein, 2004); Juan Kruz Igerabideren Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004), Pipitaki (Elkar, 2006) eta Tanta baten istorioa (Ttarttalo, 2011); eta Harkaitz Canok idatzitako Zer demontre dago aulkien azpian? (Pamiela, 2016).

Azken urteetan, bakarka argitaratzeari ekin dio. Horrela sortu zuen Maite dut olerki ilustratua 2014an (Edo!); eta Zortzi kolore (Denonartean, 2017) liburua.

Hainbat erakusketa ere egin ditu, bakarka zein taldeka eta puzzleak, alfabetoak, agendak, egutegiak, kartelak ere ilustratu eta diseinatu ditu.

Kolore planoekin eta forma sintetikoekin lan egitea gustatzen zaio. Nahiz eta ondoren hori digitalizatu, beti eskuz egiten du marra edo trazua, arkatza erabiliz. Akuarelekin lan egiten hasi zen arren, gaur egun collagea erabiltzen du sarritan.

Txokoan inspiratzen duten objektuk eta liburuak erakusteaz gain, lan anitzaren erakusgarri diren liburu, ilustrazio eta collageak, burutu dituen jolas, agenda eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira. Baita sortzeko erabiltzen dituen lanabesak ere.[2]

Prentsan kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Behinola aldizkarian. Denbora-pasa [3]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oronoz, Lorena Martinez. Lorena Martínez Oronoz. (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
  2. Irudigileak - Galtzagorri Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
  3. «Galtzagorri. Behinola. Denbora-pasa» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua)61 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]