Lucy (espazio zunda)
Lucy (espazio zunda) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Lockheed Martin |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kostua | 981.000.000 $ |
Historia | |
Espazio jaurtiketa | 2020ko urria |
Kudeatzailea | NASA eta Southwest Research Institute (en) |
Honen parte | Discovery Program (en) |
Ezaugarriak | |
Energia-iturria | Panel fotovoltaikoa |
Dimentsioak | 13 () × 3,78 () × 7,19 () × 14,25 () × 2,78 () m |
Masa | 821 kg eta 1.550 kg |
Lucy, 2021eko urriaren 16an NASAk jaurtitako espazio zunda estatubatuar bat da. Bere betebeharra, hamabi urtetan asteroide gerrikoan dagoen gorputz bat eta bost Jupiterren troiar aztertzea da.[1] 2017ko urtarrilaren 4an izendatu zuten proiektu egingarri gisa, Psyche misioarekin eta NASAren Discovery Programaren 13. eta 14. misioekin batera.[1][2]
Misioak 'Lucy' hominido-eskeletoaren izena darama, asteroide troiarren azterketak "planetak eratzeko fosilak" erakuts ditzakeelako (eguzki-sistemaren hasieran planetak eta beste gorputz batzuk osatzeko bildu ziren materialak osatzen baitituzte).[3] Australopithecusa bera, aldi berean, The Beatlesen "Lucy in the Sky with Diamonds" abestiagatik izendatu zuten.[4]
Misioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2027an helmugara iristeko (Lagrange L4) 2021ean jaurti zuten zunda. Bertan dago troiar hodeia (Jupiterren aurretik 60º inguru orbitatzen dituen asteroide taldea). Baina 2025a baino lehen, barneko gerriko nagusiko asteroide batetik- 52246 Donaldjohanson- hegan egingo du, Lucy hominido fosilaren paleoantropologo aurkitzailearengandik bere izena jaso zuena.[5] L4ra iristean, lau asteroide troiar, 3548 Euribates, 15094 Polimele, 11351 Leuko eta 21900 Orus gaindituko ditu.[1] Ondoren, Lurraren inguruetara itzuliko da, eta bertan grabitate laguntza jasoko du Lagrange L5 gunera eramateko, bertan baitago beste troiar hodeia (Jupiterren atzetik 60 ° ingurura dagoena); han, 617 Patroklo troiar bitarraren gainetik hegan egingo du. Ondoren, L4 eta L5 puntuen artean txandakatuko da sei urtean behin, gutxi gorabehera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2017/01/06). «A Metal Ball the Size of Massachusetts That NASA Wants to Explore» The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) Northon, Karen. (2017-1-4). «NASA Selects Two Missions to Explore the Early Solar System» NASA.
- ↑ (Ingelesez) Witze, Alexandra. (2015-3-16). «Five Solar System sights NASA should visit» Nature.
- ↑ Johanson, Donald C.; Wong, Kate. (2010). Lucy's Legacy: The Quest for Human Origins. Crown Publishing Group, 8–9 or. ISBN 978-0-307-39640-2..
- ↑ (Ingelesez) Dreier, Casey; Lakdawalla, Emily. (2015-9-30). NASA announces five Discovery proposals selected for further study. in: The Planetary Society..