15094 Polimele

Wikipedia, Entziklopedia askea
15094 Polimele 
Behaketa
Magnitude absolutua11,6 eta 11,81
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaCatalina Sky Survey (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1999ko azaroaren 17a
Aurkikuntza-lekuaMount Lemmon Observatory (en) Itzuli
Planeta txikien taldeaJupiter trojan (en) Itzuli eta Greek camp trojan asteroid (en) Itzuli
Honen izena daramaPolymele (en) Itzuli
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis5,654 AU
Periapsis4,6781373 AU
Ardatzerdi handia5,1658941 AU
Eszentrikotasuna0,095
Orbita-periodoa11,74 urte
Batezbesteko anomalia253,43408 ° eta 60,822285708894 °
Makurdura orbitala12,98991 °
Goranzko nodoaren luzera50,31837 °
Periapsiaren argumentua4,66846 °
4,9913687996483 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa21,075 km
Albedoa0,091
Behin-behineko izendapenak1997 WR57
1999 WB2
Nabigazioa
« 15093 Lestermackey • (15095) 1999 WO3 »

15094 Polimele Jupiterren greziar eremuko troiar primitiboa da, gutxi gorabehera 21 kilometroko diametroa duena. 2027ko irailean Lucy misioak gertutik pasatuko da.[1][2] Lemmon mendiko Behatokiko Catalina Sky Survey programako astronomoek 1999ko azaroaren 17an aurkitu zuten. P motako asteroide honekk 5,9 orduko errotazio-denbora du eta baliteke forma esferikoa izatea.[3] Bere izena greziar mitologiako Polimelengatik jasotzen du, Menozioren emaztea eta Patrokloren ama zena.[4]

Orbita eta sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polymele Jupiterren troiar (edo joviar asteroide) bat da, Jupiterren L4 Lagrangeren puntuko greziar eremu nagusian orbitatzen duena,[5] planeta erraldoiaren orbitaren 60° aurrerago dagoena. Eguzkia 4,7 eta 5,7 UAko distantziara orbitatzen du 11 urte eta 9 hilabetean behin (4.289 egun; 5.17 AUren ardatz semi-maiorra). Bere orbitak 0,09ko eszentrikotasuna du eta 13° ekliptikarekiko.[6] Asteroideren behaketa-arkua Lemmon mendian bere aurkikuntza ofiziala egin baino 48 urte lehenago hasten da, 1951n Palomar behatokian precovery bat egin eta geroago Digitized Sky Surveyk argitaratu zuena.[4]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, greziar mitologiako Polimelengatik (Peleoren alabarengatik) jasotzen du. Kaio Julio Higinio latindar autorearen arabera, Menezio argonautaren emaztea eta Troiako gerran parte hartu zuen Patrokloren ama izan zen.[4] Polimele, Filomela ere zuen izena, baina 196 Filomela asteroideak izen hori aurretik erabili zuen. Minor Planet Center erakundeak 2016ko otsailaren 22an onarturiko izena argitaratu zuen (M.P.C. 98711).[7]

Lucy misioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean martxan izango den Lucy espazio-ontziak Polimele bisitatuko du. Espazio-ontziaren hurbilketa 2027ko irailaren 15erako iragarrita dago. 415 kilometroko distantziatik pasatuko da, 6 km/segundoko abiaduran.[1]

Hurbilketa prestatzeko lanetan, NASAk astronomo amateurren laguntza jaso zuen, tartean Astronavarra erakundea eta Iruñeko planetarioaren kide batzuena.[8]

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucy misioaren ikertzaileen arabera, Polimele P-motako asteroide primitibo bat izan zen.[1] P-motako asteroideak bere albedo baxuagatik ezagunak dira. Bere V-Iko kolore-indizea 0,799koa da,[9] Jupiterren troiar handientzat baino baxuagoa dena.

Diametroa eta albedo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAren Wide-field Infrared Survey Explorer behatokiko NEOWISE misioak egindako azterketaren arabera, Polimelek 21.075 kilometroko diametroa du eta bere gainazalak 0,091ko albedo bat du,[10][11][12] 2018an Marc Buie estatubatuar astronomoak 0,073ko albedo bat eta S- eta/edo R bandan 11.691ko magnitude absolutua zituela argitaratu zuen.[13] Collaborative Asteroid Lightcurve Linkek asteroide karbonazeo batentzako 0,057ko albedo estandar bat hartzen du, eta 26,64 kilometroko diametro handiagoa kalkulatzen du (11,6ko magnitude absolutuan kontuan hartuz).[3]

Argi kurbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko martxoan, Marc Buie eta bere laguntzaileek, behaketa fotometriko bat egin ostean, Polimeleren argi kurba biribil bat lortu zuten. Argi kurbaren analisiak 5,8607±0.0005 orduko biraketa periodo eman zuen, 0.09±0.03 magnitudeko (U=2-) argitasun anplitudearekin. Honek gorputzak forma esferikoa duela adierazten du.[13] Aurretik, Lucy Misioko taldeak errotazio-tasak argitaratu zituen, 6,1 eta 4 ordukoak, hurrenez hurren.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Levison, H. F.; Olkin, C.; Noll, K. S.; Marchi, S.; Lucy Team. (2017ko martxoa). «Lucy: Surveying the Diversity of the Trojan Asteroids: The Fossils of Planet Formation» 48th Lunar and Planetary Science Conference (1964): 2025. Bibcode2017LPI....48.2025L..
  2. a b Buie, Marc W.; Zangari, Amanda Marie; Marchi, Simone; Mottola, Stefano; Levison, Harold F.. (October 2016). «Ground-based characterization of Leucus and Polymele, two fly-by targets of the Lucy Discovery mission» American Astronomical Society 48: 208.06. Bibcode2016DPS....4820806B..
  3. a b LCDB Data for (15094) Polymele. Asteroid Lightcurve Database (LCDB).
  4. a b c 15094 Polymele (1999 WB2). in: Minor Planet Center..
  5. List of Jupiter Trojans. in: Minor Planet Center. 2016-6-20.
  6. JPL Small-Body Database Browser: 15094 Polymele (1999 WB2). Jet Propulsion Laboratory.
  7. MPC/MPO/MPS Archive. in: Minor Planet Center..
  8. «La NASA mira un asteroide con ojos navarros» Diario de Navarra 2021/10/06.
  9. Hainaut, O. R.; Boehnhardt, H.; Protopapa, S.. (2012ko urria). «Colours of minor bodies in the outer solar system. II. A statistical analysis revisited» Astronomy and Astrophysics 546: 20.  doi:10.1051/0004-6361/201219566. Bibcode2012A&A...546A.115H..
  10. Grav, T.; Mainzer, A. K.; Bauer, J. M.; Masiero, J. R.; Nugent, C. R.. (2012ko azaroa). «WISE/NEOWISE Observations of the Jovian Trojan Population: Taxonomy» The Astrophysical Journal 759 (1): 10.  doi:10.1088/0004-637X/759/1/49. Bibcode2012ApJ...759...49G..
  11. Mainzer, A. K.; Bauer, J. M.; Cutri, R. M.; Grav, T.; Kramer, E. A.; Masiero, J. R.; Nugent, C. R.; Sonnett, S. M. et al.. (June 2016). «NEOWISE Diameters and Albedos V1.0» NASA Planetary Data System: EAR-A-COMPIL-5-NEOWISEDIAM-V1.0. Bibcode2016PDSS..247.....M..
  12. Mainzer, A.; Grav, T.; Masiero, J.; Hand, E.; Bauer, J.; Tholen, D.; McMillan, R. S.; Spahr, T. et al.. (November 2011). «NEOWISE Studies of Spectrophotometrically Classified Asteroids: Preliminary Results» The Astrophysical Journal 741 (2): 25.  doi:10.1088/0004-637X/741/2/90. Bibcode2011ApJ...741...90M..
  13. a b Buie, Marc W.; Zangari, Amanda M.; Marchi, Simone; Levison, Harold F.; Mottola, Stefano. (June 2018). «Light Curves of Lucy Targets: Leucus and Polymele» The Astronomical Journal 155 (6): 11.  doi:10.3847/1538-3881/aabd81. Bibcode2018AJ....155..245B..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]