Luis Corvalán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis Corvalán

Politikari txiletarra (Puerto Montt, 1916 - Santiago, 2010). Txileko Alderdi Komunistako kide egin zen 1932an, eta kazetaritzan jardun zuen. 1958an, alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten. 1973an, ­Pinochet jeneralak gidatutako estatu kolpearen ondoren, atxilotu eta kontzentrazio-esparru batera eraman zuten. 1976an, Sobietar Batasuneko disidente politiko baten truke askatu zuten. 1988an itzuli zen Txilera, militarrek agintea utzi zutenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Corvalán Aldatu lotura Wikidatan