Luis Granadakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:10, 21 apirila 2015
Luis Granadakoa
Luis Granadakoa
Datu pertsonalak
Izen osoa Luis de Sarria
Jaio 1504
Granada (Espainia)
Hil 1588ko abenduaren 31[1]
Lisboa (Portugal)

Luis Granadakoa (Granada, 1504 - Lisboa, 1588ko abenduaren 31) espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea izan zen.

Kordobako Scala Coeli komentuko burua izan zen, eta domingotarren probintziala (1557). Portugalen Henrike printzearen eta Katalina erregina alargunaren aitorle izan zen, eta ez zituen onartu. ez apezpiku, ez kardinal karguak. Hizlari bikaina izan zen; bera izan zen XVI. mendeko Espainiako hizlari nagusia. Rhetorica ecclesiastica idatzi zuen, sermolarientzat. Aszetikako liburuetan ere maisutasuna erakutsi zuen: Libro de la oración y meditación, Memorial de la vida cristiana, Guía de Pecadores (1556), hizkuntza askotara itzulia), eta Introducción al símbolo de la Fe (1582). Bi hagiografia ere idatzi zituen: Vida del maestro Juan de Avila eta Vida de fray Bartolomé de los Mártires.

Frai Luis Granadakoaren aszetika liburuek eragin handia izan zuten Axular (1556-1644) euskal idazlearengan. Frai Luis Granadakoaren zenbait pasarte Gero (1643) liburuko zenbait pasarteren iturri zuzena izan zirela uste da.

Luis Granadakoaren Guía de pecadores liburua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Granadakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. J.B. O'CONNOR: Ven. Louis of Granada. Catholic Encyclopedia (1913)