Lukas Larraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukas Larraza
Bizitza
JaiotzaBakaiku1929ko otsailaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLegazpi2020ko otsailaren 20a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Lukas Larraza Ondarra (Bakaiku, 1929ko otsailaren 5a - Legazpi, 2020ko otsailaren 20a) atleta nafarra, krosean espezialista handia izandakoa.[1] 50 hamarkadan jardun zuen nagusiki, eta Nafarroan federaziorik ez zegoenez, Gipuzkoakoarekin lehiatu zen. Nazioetako Krosean –egungo Munduko Kros Txapelketa– 3 aldiz internazionala izan zen, 1955etik 1957ra, Donostian, Belfasten eta Waregemen (Belgika) jokatutako Nazioetako Krosean. Donostiakoan 44.a sailkatu zen eta taldekako brontzezko domina jaso zuen. 4 aldiz irabazi zuen Mugerza Memoriala (1953, 1955, 1956 eta 1957).[2] Lau aldiz Nafarroako txapelduna izan zen. Bere kirol ibilbidean hiru klubetan aritu zen, Uliako Gimnastika, Real Sociedad eta Club Deportivo Herrera.

Bestalde, gogoratzekoa da 1951ko martxoan Altsasun zapatila galdu eta lasterketako zati handiena elur gainean korrika egin behar izan zuenekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.