Lukrezia Medici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukrezia Medici

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1545eko otsailaren 14a
HeriotzaFerrara1561eko apirilaren 21a (16 urte)
Hobiratze lekuaCorpus Domini Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaCosimo I.a Medici
AmaEleanor of Toledo
Ezkontidea(k)Alfonso II d'Este (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaMedici
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Lukrezia Medici, (Florentzia, 1545eko otsailaren 14a - Ferrara, 1561eko apirilaren 21a), Florentziako II. Dukea zen Cosimo I.a Medici eta Napoliko erregeordearen alaba zen Leonor Álvarez de Toledoren alaba zen. Alfontso II.a Estekoarekin ezkondu zuten baina neska hiru urtetara hil egin zen; heriotzen horren inguruko hipotesi ugari zabaldu ziren, tartean senarrak berak hil zuela. Bronzinok gaztearen erretratua egin zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren seme-alaba izan zen eta heziketa zorrotza ezagutu zuen. Florentziako Medicitarren giro distiratsuan hazi zen, nahiz eta bere heziketa zorrotza izan, bere amak espainiar etiketari jarraitzen baitzion. Horrela, neskek ezin zuten beren geletatik irten baimenik gabe, non ugazabandrea (neskame heldua) bakarrik egon zitekeen beraiekin, eta aitaz eta neba-arrebez gain, gizonekin zuten harreman bakarrak konfesore zaharrak ziren.

1557an, Herkules II.a Estekoa eta Filipe II.a Espainiakoaren arteko bakea zigilatzeko, Ferrarako Printzea, Alfontsoarekin, Maria Cosimo Medicirekin ezkonduko zela erabaki zen, Cosimo I.aren alaba zaharrena, Espainiako erregearen aliatu eta Itunaren bitartekaria. Hala ere, Maria malariak jota hil zen handik gutxira, eta Lukrezia ahizpa gazteenak ordezkatu zuen.[2]

Alfontso printzea 1558ko maiatzaren 18an sartu zen Florentzian eta uztailaren 3an Lukreziaren ezkontza ospatu zen kapera batean. Hala eta guztiz ere, neskak oraindik heldutasun sexuala lortu ez zuenez, Leonor dukesak esan zuen bere alabak berarekin egon behar zuela oraindik, emakume izan arte. Horrela, ezkondu eta hiru egunera, senarra Florentziatik atera zen, eta Lucreciak bere ahizpa Isabelekin bizitzen jarraitzen zuen amaren apartamentuetan.

Herkules II.a dukea hil zenean, Alfontso Ferrara, Modena eta Reggioko duke bihurtu zen, Alfontso II.a Estekoa izenarekin, eta Lukrezia dukesa ezkontide bihurtu zen.

Azkenik, Lukreziak Medicitarren gortea utzi zuen 1560ko otsailaren 17an, eta Ferraran sartu zen. Hala ere, bere gelan isolatuta egon zen, bere osasunak okerrera egiten zuen bitartean, eta urtebete eskasera tuberkulosiak jota hil zen, bi hilabeteko sufrimenduaren ondoren; denbora horretan bere aitak bidalitako florentziar mediku berezi batek zaindu zuen. Heriotzaren beste kausa posible bat pozoitzea izan zen.

Alfontso II.ak eta Lukreziak ez zuten seme-alabarik izan, eta dukea beste bi aldiz ezkondu zen oinordeko bat ziurtatzeko; azkenean ez zuen lortu eta haren heriotzak amaiera eman zion Esteko familiak Ferrarako dukerrian izan zuen botereari.[3]

Lukrezia literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]