Filipe II.a Espainiakoa
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Filipe II.a Gaztelakoa edo Filipe I.a Aragoikoa eta Portugalgoa (Valladolid, Espainia, 1527 - Madril, 1598) 1556tik 1598ra Espainiako eta 1580tik 1598ra Portugalgo errege izan zen. Karlos I.a eta Isabel Portugalgoaren semea zen.
Haren omenez izendatzen dira Filipinak.
Eduki-taula |
[aldatu] Politika
Izan zuen lehen liskarra morisko delakoena izan zen. Moriskoen integrazioa zaila zenez 1567an dekretua eman zen, moriskoak beren erlijioari, hizkuntzari eta ohiturei uko egitera behartzen zituena. Moriskoen erantzuna Alpujarretako altxamendua izan zen.
Beste arazoetako bat, Antonio Perez, Filipe II.aren idazkariak 1591an egin zion ustezko traizioa izan zen: idazkaria Holandarren espioi zela uste eta salatu egin zuten.
[aldatu] Kanpo politika
Atzerriari dagokionez, Frantziak potentzia aurkaria izaten jarraitu zuen. Filipe II.a Henrike II.aren borrokatu zuen Italian eta Frantzian, eta azken honetan garaile suertatu zen Saint-Quentingo guduan. Frantziak orduan Flandrian finkatu zuen bere helburua, baina hor ere garaitua izan zen 1558an. Azkenean, 1559an Cateau-Cambrésiseko bakea sinatu zen, eta horren bidez Espainiak hegemonia lortu zuen Europan.
Turkiarren arazoari zegokionez, Pio V.a Aita santuak, Veneziak eta Espainiak Liga Santua sortu zuten. Kristauen itsasontziek Lepantoko guduan (1571) lortu zuten garaipenari esker, Mediterraneoko indarren arteko oreka berreskuratu zen.
Nagusitasun politikoari eusteko eta Europan katolizismoa ezartzeko, Filipe II.ak honela jokatu zuen:
- Frantziaren aurkako gerrari eutsi zion. Azkenik, frantsesak garaitu zituen Saint-Quentingo guduan (1557).
- Musulmanak Mediterraneoan gehiago ez zabaltzeko eta Turkiarrei aurre egiteko, aliatuen arteko ontzidi handia antolatu zuen (Aitasantutza, Venezia eta Espainia). Lepantoko guduan (1571) irabazi zien.
- Ingalaterraren aurka. Nazio honek protestanteak sustatu eta Amerikarekin merkataritzan ari zen ontzidi espainiarrari erasotzen zionez, ontzidi ikaragarri bidali zuen, Itsas Armada Garaiezina (1588) izenekoa. Hala ere, ekaitz batek suntsitu zituen itsasontziak Ingalaterrako kostaldetik hurbil.
- Filipe II.aren erregealdiaren arazorik handiena Flandesko matxinada izan zen. Nahigabea nagusi zen herrialde horretan, zerga handiak ordaintzeaz gain, Flandesen kalbinismoa zabaltzeak eragin zuen erlijio gatazka piztu baitzen. Lehenik, ezinegonak sentimendu nazionalista sutsua piztu, eta, geroago matxinada (1566), Gillen Orangekoak gidatua. Espainiako tertzioek ezin izan zuten arazoa konpondu, eta azkenik Herbehereak bi lurraldeetan banandu ziren: iparraldea, protestantea (Holanda); eta hegoaldea, katolikoa (Espainiaren jabetzan).
- Errege honen arrakastarik handiena izan zen Portugal anexionatzea (1581), erregeen bi familien arteko ezkontzen bidez eragina.
[aldatu] Ameriketako zilarra eta urrea
XVI. mendean Amerikako lurraldeetako produktu eskaera handia izan zen, merkataritza izugarri hazi, eta urre eta zilar kopuru handia heldu zen Amerikako meategietatik. Egoera honek herritarren ekonomia eta gizarte baldintzak hobetu ahal izango zituen; hala ere; ez zen horrelaxe gertatu. Kantitate izugarriak sartu zirenez, prezioak igo ziren (prezioen iraultza). Horren ondorioz, behe-klaseen erosteko ahalmena eta beren bizitza maila jaitsi ziren.
[aldatu] Ikus, gainera
| Espainiako errege-erreginak | ||
|---|---|---|
|
Fernando II.a eta Isabel I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Isabel II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.a Egungoa: Joan Karlos I.a |
||