Maarten Tromp

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maarten Harpertszoon Tromp.jpg

Maarten Harpertszoon Tromp (Brielle, 1598 - Scheveningengo gudua, 1653) Herbehereetako almirantea izan zen. Ingalaterran preso egon ondoren, Herbehereetara itzuli zen, eta itsas armadan sartu zen. 1637. urtean, almirante zela, Hogeita Hamar Urteko Gerran espainiarrak garaitu zituen Gravelinesen eta Dunasko itsas guduan (1639). 1652. urtean Ingalaterrako itsas armadaren aurka jardun zuen Ozeano Atlantikoan. Blake itsasgizon ingelesaren armada garaitu bazuen ere, 1653an gizon haren aurka galdu zuen. Urte berean Monk ingelesak garaitu eta hil zuen Ter Heiden, eta, era horretan, ingelesak bihurtu ziren nagusi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maarten Tromp Aldatu lotura Wikidatan