Mahavira
Wikipedia(e)tik
Mahāvīra (sanskritoz: महावीर "Heroi Handia"; kannadaz: ಮಹಾವೀರ Mahāvīra; malabareraz: മഹാവീരൻ Mahāvīran ;tamileraz: அருகன் Arukaṉ) (Ksatriyakundagrama, India, K. a. 599 - Pavapuri, K. a. 527[1]) indiar erlijio berritzailea izan zen. Jainismoa sortu zuten hogeita lau maisuetako bat, sangha ordena eraberritu zuena. Jaina sekta nagusien tradizioaren arabera, Mahavira fraide egin zen eta aszesian bizi izan zen, emaztea hil zitzaionez geroztik batez ere. Indian zehar ibili zen neurrizkotasunaren doktrina erakusten. Bortxaren kontrako jarrera izan zuen, eta jainismoaren bost boto handiak onartu zituen. Jina izenaz ere ezaguna da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.