Jainismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jainismoaren ikurra.

Jainismoa edo Jain Dharma (sanskritoz: जैनधर्म; tamileraz: சமணம், Samaṇam) Indiako erlijio zahar bat da. Bere dotrinan izaki bizidun guztientzat bide ez-biolento bat aldarrikatzen du. Bere filosofia eta praktika batez ere norbere esfortzuaren bitartez Jaungoikoarenganako eskailera izpiritual bat igotzean datza. Arima batek lortu badu bere etsaiak garaitzea jina izena ematen zaio, hau da, konkistatzailea edo garailea. Jainismoaren hasieran 24 aszetek (tirthankara izenekoak) paper garrantzitsua jokatu zuten, batez ere Parsva (K. a. IX. mendea) eta Mahavira (K. a. VI. mendea). Gaur egun 49 milioi jarraitzaile ditu Indian eta hainbat jarraitzaile ditu Ipar Amerikan, Europan, Asia eta Australian.

Jainistek eragin handia izan dute beste erlijio batzuetan Indian, baita politikan eta ekonomian ere. Jainistak Indiako erlijioen artean analfabetismo tasa txikiena dutenak dira eta euren liburutegiak herrialdeko zaharrenak dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jainismo Aldatu lotura Wikidatan