Maia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Ameriketako zibilizazioari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Maia (argipena)
Maien lekuen mapa

Maia gaur egungo Mexiko eta Ertamerikan Kristobal Kolonen etorreraren aurretik zegoen herri bat zen, 3.000 urtetako historia aberatsa zuena. Maia herria ez da inoiz desagertu, uste den bezala. Milioika bizi dira lurralde horretan eta askok maia zaharren familiako hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Eduki-taula

[aldatu] Jatorria

Proba arkeologikoen arabera, maiak orain 3.000 urte hasi ziren arkitektura zeremoniala eraikitzen. Maien eta Yucataneko beste zibilizazio baten, olmeken arteko berdintasunaz asko eztabaidatu da. Dirudienez, olmekek eta maiek asko eragin zuten elkar. Teoria batzuen arabera, olmeken ondorengoak Guatemala aldera emigratu zuten, bertako biztanleekin nahastuz eta maien aintzindariak sortuz.

[aldatu] Arkitektura

Palenque maia herriko Jauregia tenplu multzoa

Greziar edota Erromatar arkitektura bezain ikusgarria, maien arkitekturak milaka urte hartzen ditu bere baitan: lehenengo harrizko menditxoetatik, aski ezagunak diren eskaileradun piramideetaraino. Tikal, Palenque, Copan eta Calakmul bezalako hiritzarrak eraiki zituzten eta beraien joko gogokoenetako, pilota jokorako, pilotaleku handiak zituzten herrialdeko mutur batetik bestera.

[aldatu] Idazkera eta matematikak

Askotan maien idazkera hieroglifiko gisa agertu izan den arren, zeinu fonetiko eta ideogramez osatutako hizkuntza konplexu bat zen, orain oso gutxi arte deszifratu izan ahal ez dena. Hitz egindakoa zehatz paperean adierazi ahal zuen "Mundu Berriko" hizkuntza bakarra zen, garaiko europarrek bere idazkerarekin konpara zezaketen bakarra.

Maiek 0 zenbakiaren kontzeptua garatu zuten (ematen duenez, "Mundu Zaharrean" baino mendeak lehenago) eta 20ean oinarritutako zenbaki sistema bat zuten. Kalkulu astronomiko ezin zehatzagoak egin zituzten; ilargiaren eta planeten mugimenduari buruzko beraien diagramak begiz inoiz egin diren perfektuenak dira. Maien urtea gurea baino pixka bat luzeagoa zen, 365 egun eta 25 ordutakoa.

[aldatu] Zibilizazioaren gainbehera

N zutarriaren hegoaldeko aurpegia. K'ac Yipyaj Chan K'awiil ("Kea darion maskorra") erregea irudikatzen du. Catherwoodek marraztua 1839an.

VIII eta IX. mendeetan, maia kultura klasikoak gainbehera egin zuen, hiririk garrantzitsuenak bertan behera utziz. Gerra, soroen amaiera, lehortea edota aurreko guztiak batera jo izan ohi dira gainbeheraren arrazoitzat. Garai harretan goseteak eta matxinadak egon zirenaren ziurtasuna dago.

Espainiarrak 1520eko hamarkadan hasi ziren maien lurraldeak konkistatzen. Estatu maia batzuk erresistentzia luze eta gogorra egin zieten inbaditzaileei; gaur egungo Guatemalaraino erretiratuta, 1697 arte borrokatu ziren.

Maien zibilizazioaren hondakinak ez ziren 1839 arte egin ezagunak, John Lloyd Stephens estatubatuarrak eta Frederick Catherwood marrazkilariak hainbat hiri galdu bisitatu zituztenean. Idatzi zuten marrazkidun egunkariak antzinako kultura honenganako jakin-mina sortu zuen mundu osoan.

Guatemalako eta Belizeko biztanle asko maia dira odolez eta hizkuntzaz; Mexikoko herri txiki askotan maia kultura existitzen da oraindik.

[aldatu] Ikus, gainera


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Maia

Tresna pertsonalak