Mesoamerika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mesoamerikako kulturak.
Mesoamerikaren koakpena Ameriketan.

Mesoamerika Ameriketako eskualde geografiko eta kulturala da, bere baitan Mexiko erdialdetik, Belize, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Ricara hedatzen dena. Bertan, kolonaurreko zibilizazio ugari garatu eta loratu ziren XVI. eta XVII. mendeetako espainiarren kolonizazioa baino lehen[1].

Eskualde kultural honetan Ameriketako kultura konplexuenetakoak eta garatuenetakoak daude, hala nola olmekak, zapotekak, teotihuacanekoak, maiak, mixtekak, totonakak eta aztekak[2]. Nahiz eta mesoamerikako herrien kultura-batasuna eztabaidagai izan oraindik ere, guztiek ezaugarri garrantzitsuak elkarbanatzen dituzte: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, artoaren landaketa, bi egutegiren erabilera (260 eguneko errituala eta 365 eguneko zibila), giza sakrifizioak, harri-teknologia eta metalurgia eza.

Mesoamerika hitza (grezierazko μέσος [mesos] "tarte" edo "erdi") Paul Kirchhoff etnologo alemaniarrak sortu zuen 1943an[3], Mexiko erdialdetik Costa Ricara hedatzen ziren kulturen antzekotasunak izendatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (2000): Atlas del México Prehispánico. Revista Arqueología mexicana. Número especial 5. Julio de 2000. Raíces/ Instituto Nacional de Antropología e Historia. Mexiko.
  2. Forgotten Civilizations of Meso-America
  3.   Michael Ernest Smith eta Frances Berdan (2003), The Postclassic Mesoamerican World, University of Utah Press, ISBN 0874807344, http://books.google.fr/books?ei=NXZWSKCYGY-KsgP3x_y1Cw&id=G5BVAAAAMAAJ&dq=Paul+Kirchhoff+mesoamerica+1943&q=first+scholar&pgis=1#search .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesoamerika Aldatu lotura Wikidatan