Malabar (India)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indiako hegoaldeko kostaldea, Malabar mendebaldean

Koordenatuak: 12°01′00″N 75°17′00″E / 12.01666667°N 75.28333333°E / 12.01666667; 75.28333333

Artikulu hau Indiako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Malabar».

Malabar (malabareraz: മലബാര്‍) Indiako hego-mendebaleko kostaldeko lurraldea, Dekkan penintsulako mendebalean. Arabiako itsasoaren ertzean dago; kostaldea Goatik Komorin lurmuturreraino hedatzen da, eta hondar-dunek moldatua da. Barnealdean aintzira asko daude, eta haien arteko ubideetan ontzi txiki anitz ibiltzen dira. Barnealdea jalkinezko lurra da, Mendebaldeko Ghat mendietatik datozen errekek ureztatua. Klima beroa eta hezea da. Arroza, espeziak eta kokoa dira ekoizpen nagusiak. Arrantzak ere garrantzi handia du. Malabar kosta guztiz garrantzitsua zen Indiako ozeanoko merkataritzan, Europako oihalontziak Esperantza Onaren lurmuturra iragan eta bertara jotzen baitzuten lehen eskalan. Gaur egun, Kerala estatua eta Karnataka estatuko kostaldea hartzen ditu. Hiri nagusiak: Trivandrum, Kalikut eta Mangalore.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]