Goa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Goa
गोंय (kn)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 2
Hiriburua Panaji
Koordenatuak 15°0′N 74°0′E / 15°N 74°E / 15; 74Koordenatuak: 15°0′N 74°0′E / 15°N 74°E / 15; 74
Hiri handiena Vasco da Gama
Eremua 3.702 km²
Biztanleria 1.400.000[1] (2001)
Hizkuntzak Konkanera
Dentsitatea 363 bizt / km²
Goa in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea Shivinder Singh Sidhu (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Digambar Kamat
ISO 3166-2 IN-GA
www.goagovt.nic.in

Goa (konkaneraz गोंय ɡɔ̃j) India mendebaldeko estatua da, Errepublika osoko txikiena dena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Goa Indiako mendebaldeko kostaldean dago, Konkan izeneko eskualdean hain zuzen ere. Konkan Mendebaldeko Ghats mendilerroak banatuta dago Dekan goi-ordokitik. Estatuko mendirik altuena 1.167 metroko Sonsogor da. Mendebaldean, Goak 101 kilometroko kostaldea du Arabiako itsasoan. Iparraldean Maharashtra eta ekialdean eta hegoaldean Karnataka, berriz, mugakideak ditu.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Portugaldar India

1510ean, Timoji bertako buruzagiari esker Portugalek Bijapur erregeak mendean hartu eta Velha Goa (euskaraz: Goa Zaharra) sortu zuten. 1560an Inkisizioa eratu eta goatar asko kristautasunera aldatu ziren.

XX. mendea arte Portugaldar Inperioaren menpe egon zen, eta Britainiar Inperiotik 1947an Indiak independentzia lortu arren, Portugalek bere bere indiar barrendegien jabetasuna negoziatzea ukatu zuen. 1961ko abenduaren 12an, Indiako armadak Vijay operazioa hasi eta Goa, Daman eta Diu anexionatu zituen. Hasieran gobernuak berak administratua izan bazen ere, 1987ko maiatzaren 30ean, Goa India hogeita bostgarren estatua bihurtu zen[2].

[aldatu] Barrutiak

Goako talukak. Purpuraz Ipar Goako barrutiak eta laranjaz Hego Goakoak.

Estatua bi barrutitan banatuta dago: Ipar Goa eta Hego Goa. Ipar Goako hiriburua Panaji da, Hego Goakoa, berriz, Margao.

Barrutiak hamaika talukatan banatuta daude:

  • Ipar Goako talukak: Bardez, Bicholim, Pernem, Ponda, Sattari eta Tiswadi.
  • Hego Goako talukak: Canacona, Mormugao, Quepem, Salcete eta Sanguem.

Goako hiri nagusiak Vasco, Margao , Mormugao, Panjim eta Mapusa dira.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Goa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak