Kerala
|
Kerala |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Barrutiak | 14 | ||
| Hiriburua | Thiruvananthapuram | ||
| Koordenatuak | 08°47′N 76°95′E / 8.783°N 77.583°EKoordenatuak: 08°47′N 76°95′E / 8.783°N 77.583°E | ||
| Hiri handiena | Thiruvananthapuram | ||
| Eremua | 38.863 km² | ||
| Biztanleria | 33.387.677[1] (2011) | ||
| Hizkuntzak | Malabarera | ||
| Dentsitatea | 859 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | R.S. Gavai (Indiako Kongresu Nazionala) | ||
| Lehenengo Ministroa | V.S. Achuthanandan | ||
| ISO 3166-2 | IN-KL | ||
| www.kerala.gov.in | |||
Kerala (malabareraez: കേരളം Kēraḷaṁ) Indiako hego-mendebaldeko estatua da. Malabareko kostaldean dago, Indiako penintsularen mendebalean.
38.864 km2 ditu eta 33.387.677 biztanle. Hiriburua Trivandrum da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ipar-mendebaletik hego-ekialderantz luzatzen da (550 km) Malabar kostaldearen eta Gath mendien artean.
Mugak [aldatu]
Keralak honako mugakideak ditu: Karnataka iparraldean eta Tamil Nadu hegoaldean eta ekialdean. Mendebaldean Arabiako itsasoa du, izan ere, itsasoa eta Mendebaldeko Ghat mendien artean dago.
Historia [aldatu]
Gaur egungo Keralako estatua 1957an sortu zen, hizkuntza batasunean oinarrituta (malaialama). Lehenbiziko aipamenak, ordea, Asoka enperadorearen garaikoak dira (K. a. III. mendea): Keralaputra izeneko erresuma bat zen orduan. Geroztik ariarrak iritsi ziren Keralara, eta hinduismoa sartu zuten.
VII-VIII. mendeetan merkatari arabiarrek islamismoa eraman zuten. Geroztik Kerala feudo multzo bat izan zen.
1498an portugaldarrak Kalikutera iritsi zirenean, Kerala izan zen europarrak ezagutu zituen Indiako lehenengo estatua.
1790 ondoko urteetan britainiarren esku geratu zen. Indiak askatasuna lortu zuenean, Travancore-Cochin estatua osatu zuen gaur egungo Keralako estatuak, 1957. urtean berriro antolatu zen arte.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Keralak 14 barruti ditu hiru eskualdetan banatuak: Malabar (iparraldean), Kochi (erdigunean) eta Travancore (hegoaldean):
- Malabar:
- Kasaragod
- Kannur
- Wayanad
- Kozhikode
- Malappuram
- Palakkad
- Kochi:
- Thrissur
- Ernakulam
- Travancore:
- Kottayam
- Idukki
- Alappuzha
- Pathanamthitta
- Kollam
- Thiruvananthapuram
Estatuko hiririk handienak [aldatu]
| Keralako hiri nagusiak (2001eko errolda)[2] |
|||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Zbk. | Hiria | Barrutia | Biztanleria | ||||||||
| 01 | Thiruvananthapuram | Thiruvananthapuram | 744.983 | ||||||||
| 02 | Kochi | Ernakulam | 595.575 | ||||||||
| 03 | Kozhikode | Kozhikode | 436.556 | ||||||||
| 04 | Kollam | Kollam | 361.029 | ||||||||
| 05 | Thrissur | Thrissur | 317.526 | ||||||||
| 06 | Alappuzha | Alappuzha | 187.495 | ||||||||
| 07 | Palakkad | Palakkad | 130.767 | ||||||||
| 08 | Thalassery | Kannur | 99.387 | ||||||||
| 09 | Ponnani | Malappuram | 87.495 | ||||||||
| 10 | Manjeri | Malappuram | 83.024 | ||||||||
Biztanleak [aldatu]
Proportzioz Indian biztanleriarik handiena duen estatua da, eta analfabetismo tasarik apalena duena orobat.
Hizkuntza nagusia malaialama da.
Erlijio nagusiak hauek dira: hinduismoa (% 50), kristautasuna (% 5,6) eta islamismoa (% 5).
Ekonomia [aldatu]
Lurraldearen heren bat basoz estalia dago: teka, sandaloa, ebanoa, banbua. Elektrizitate ekoizpena handia da, mendi garaietatik datozen ibaietan eraikitako zentral hidroelektrikoetan. Industria Keralako estatuak berak parte hartuz garatu da gehienbat: ongarriak, kimika industria, elektrizitate materiala, zeramika, ehunak, porlana, beira, papera.
Kultura [aldatu]
Unibertsitate bat du Trivandrumen, eta beste batzuk Kotxinen eta Kalikuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Kerala estatuko webgune ofiziala
| Indiaren banaketa administratiboa | ||
|---|---|---|
|
Andhra Pradesh · Arunachal Pradesh · Assam · Bihar · Chhattisgarh · Goa · Gujarat · Haryana · Himachal Pradesh · Jammu eta Kaxmir · Jharkhand · Karnataka · Kerala · Madhya Pradesh · Maharashtra · Manipur · Meghalaya · Mendebaldeko Bengala · Mizoram · Nagaland · Orissa · Punjab · Rajastan · Sikkim · Tamil Nadu · Tripura · Uttar Pradesh · Uttarakhand Andaman eta Nicobar uharteak · Chandigarh · Dadra eta Nagar Haveli · Delhi · Daman eta Diu · Lakadiveak · Puducherry |
||