Malakita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Malakita
Malakita
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Karbonatoak
Formula Cu2CO3(OH)2
Dana sailkapena 16a.3.1.1
Nickel-Strunz sailkapena 5.BA.10
Identifikazioa
Kolorea Berdea
Habito kristalinoa Masiboa, botrioidala, estalaktitikoa
Sistema kristalinoa Monoklinikoa - prismatikoa
Haustura Perfektua
Fraktura Konkoidaletik ezpaltsura
Gogortasuna
Mohs eskalan
3,5 - 4
Distira Hitsa/beirakara kantitate handitan, zetatsua kristal forman
Marra Berdea
Dentsitate erlatiboa 3,6 - 4


Malakita Cu2CO3(OH)2 formula kimikoa duen mineral karbonatoduna da.

Kobre karbonato basikoa ere esaten zaio. Sistema monokliniko prismatikoan kristaltzen da.

Pisu espezifikoa, 4; gogortasuna, 4.

Kolore berde iluna du, eta kristal-distira. Kobre sulfuroen oxidazioz sortzen da, eta azurita, limonita, krisokola eta beste gai batzuekin elkarturik agertu ohi da.

Malakita-hobi asko aurkitu dira munduan zehar, Ural mendietan handienak. Oso aintzat hartua da bitxigintzan.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malakita Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]