Karbonato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karbonatoaren eredu atomikoa

Karbonatoak azido karbonikoko gatzak edo R-O-C(=O)-R'ko esterrak dira. Gatz guztiek CO32- anioia dute eta azido karboniko H2CO3 hipotetikotik eratorriak dira. pHaren arabera (disoluzioaren azidotasuna) bikarbonato eta karbono dioxidoekin orekan daude.

Karbonato gehienak, metal alkalinozko karbonatoak izan ezik, uretan ez dira oso disolbagarriak. Ezaugarri honegatik geokimikan oso garrantzitsuak dira eta mineral eta arroka askotan agertzen dira.

Gehien agertzen den karbonatoa karbonato kaltzikoa (CaCO3) da, hau forma ezberdinetan agertu daiteke, kaltzita moduan, aragonito moduan (temperatura altuko polimorfoa), kareharri moduan bere era trinkoan bada, marmol moduan mineral metamorfikoa bada eta hareharrietan zementu natural moduan.

Kaltzioaren parte bat magnesioz ordezkatzen bada dolomita CaMg(CO3)2 eratzen da.

Karbonato asko temperatura altuetan ezegonkorrak dira, honen ondorioz karbono dioxidoa galtzen dute eta oxidoak bihurtzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karbonato Aldatu lotura Wikidatan


- Haluro

- Sulfuro

- Silikato

- Mineralogia

- Petrologia

- Euskal Herriko Geologia

- Kobazulo

- Kristalografia