Malan Alloua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malan Alloua
erregina ama

Bizitza
JaiotzaGhana
HeriotzaBoli Kosta
Jarduerak

Malan Alloua (Ghana, XIX. mendea) Sanwi Erresumako erregina ama.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angyak Ghanatik joan zirenean Sanwi Erresuma sortu zuten, egun Boli Kostaren hegoaldea. Mallan Alloua emakume boteretsu eta garrantzitsua izan zen herri matrilineal horretan, baita 1843an Boli Kosta Frantziaren protektoratu bihurtu zenean.[1] Orduko erregea, Amon N'Douffou II.a, bere semea zen. Malan Allouak heldu berri ziren zuriei Krindjabo izeneko hiriburura sartzea galarazi zien. Egun, bere dinastiak irauten du eta ondorengoek bere izena berreskuratu dute.[2]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauzen Camarada Papá (2021) eleberrian kapitulo oso bat eskaintzen dio Malan Allouari, Mantikora deitua eta Katalina Medicirekin alderatzen du.[1][3] Sylvia Serbinen Reinas de África y heroínas de la diáspora negra (2017) liburuan ordea, Mesalina bezala irudikatzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) sfqu. (2022-01-18). «Dos mujeres para la historia: Reina Ginga y Malan Alloua, recreadas por dos escritores» Literafricas (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  2. (Frantsesez) «Quatre personnages au coeur de l’histoire» Afrique magazine (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  3. (Ingelesez) «From the Roi de Kahel to Camarade Papa: The Itinerary of a Spoiled Colonial» Politika (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]