Katalina Medici

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katalina Medici.
Katalina Medici eta Henrike II.a Frantziakoaren hilobia Saint-Denisko basilikan.

Katalina Medici (frantsesez Catherine de Médicis, italieraz Caterina Maria Romola di Lorenzo de' Medici, Florentzia, 1519ko apirilak 13-Blois, 1589ko urtarrilak 5) noble italiar bat izan zen, Henrike II.a Frantziakoaren emaztea, eta, beraz, Frantziako erregina ezkontide titulua izan zuena. Frantziako Karlos IX.a, Frantzisko II.a eta Henrike III.a erregeen ama izan zen, lehen biekin erresumako erregeorde lana eginez.

Bere bizitzako lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorenzo II.a Medici (1492-1519) Urbinoko dukea eta Magdalena de la Tour Auvergne (1495-1519), Auverniako kondesaren (1501-1519) alaba izan zen.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1533an Katalina Henrike II.a Frantziako erregearekin ezkondu zen, Frantzisko I.a Frantziakoa erregearen eta Klaudia Frantziakoa, Bretainiako dukesaren bigarren semea zena, oinordekoa zena bere anaia nagusia zen Frantzisko III.a Bretainiakoa hil ondoren. Azken honen heriotza bitxiari buruz, Katalinak pozoitu zuela ere esan izan zen.

Bere ezkontzagatik Orleanseko dukesa (1533-1536), Frantziako dofina (bere koinatua hil ondoren), Bretainiako dukesa titularra (1536-1547) eta Frantziako erregina (1547-1559) Henrike II.a hil ondoren, tituluak izan zituen.

Hamar seme-alaba izan zituen, zazpik biziraun zutelarik, horien artean, jada aipatu diren Frantzisko, Karlos eta Henrike, etorkizunean Frantziako errege izango zirenak.

Bizitza publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.aren erregealdian ez zuen inongo aktibitate politikorik izan, ia bere senarraren maitalea zen Diana Poitiersekoaren itzalpean biziz.

Henrike II.aren heriotzaren ondoren, Frantzisko semearen erregealdi laburra etorri zen, zeinetan boterea Guise leinuaren esku egon baitzen. Frantzisko II.a hil ondoren (1560) Karlos IX.a tronuratu zen, eta Katalina Medici erregeorde izendatua izan zen. Bere benetako botere politikoa orduan erakutsi zuen, inongo mugarik gabe, eta botere hori erabiltzen jarraitu zuen bere azken semea zen Henrike III.aren erregealdian (1574-1589).

Bi alderdi erlijiosoak, katolikoak eta protestanteak, bateratzen saiatu zen alaba Margarita, "Margot erregina" izengoitiz ere ezaguna, Henrike III.a Nafarroakoa buruzagi protestantearekin ezkontzea adostuz. Baina bi alderdiek erakutsitako intrantsigentzia zela eta, Parisera ezkontzarako gonbidatu bezala joanak ziren buruzagi higanot nagusienak erailtzea erabaki zuen. Margaritak horren berri izatean, bere senarrari abisua pasa zion, zeinak garaiz ihes egin ahal izan zuen.

Hilketa odoltsu hauek, San Bartolomeko sarraskia deitutakoak, Karlos IX.aren erregealdian gertatu ziren, 1572ko abuztuak 24tik 25erako gauean hasirik, eta 3000 higanot baino gehiago hil ziren, horien artean Gaspard II.a Colignykoa. Coligny armada protestantearen buruzagi handi bat zen, Katalinarentzat arriskua suposatzen zuena. Katalinak, haren gainean zuen itzal handiari esker, semea konbentzitu zuen Coligny hiltzeko erabaki izugarria har zezan.

Tesi historiko batzuek gertaera horren ardura osoa Katalina Mediciri dagokiola diote, beste batzuek kontrakoa dioten bitartean.

Kontraesan bera dago Nafarroako Joana Labritekoa erregina pozoitu zuela dioten argudioetan (hilketa hau Karlos IX.ari ere egotzi zitzaion). Benetan, akusazio hauek Michel Zévaco eta Alexandre Dumas eleberrigileen lan batzuen irakurketatik ebazten dira, baina, dirudienez, ez dute oinarri sendorik.

1573an, bere seme Henrike, Anjouko dukea, Poloniako errege izendatua izan zen, baina Karlos IX.aren heriotzak 1574an korrika eta presaka itzularazi zuen sekula hartu ez zuen tronu batetik. Frantziara itzultzean, Henrike III.a Frantziakoa bihurtu zen.

Pleuresia bihurtu zen hotzeri baten ondorioz hil zen. Esaten denez, bera zaintzeaz arduratzen ari zen apaiz bati izena galdetu ziolarik heriotza hurbil zuela jakin zuen. Dirudienez, 1572an, bere igarle leiala zen Cosimo Ruggerik Julien de Saint-Germain izena entzun ondoren hilko zela iragarri zion, eta hori zen, hain zuzen ere, apaizaren izena. Saint-Denisko basilikan lurperatua izan zen, eta Frantziar Iraultzan bere gorpua profanatua izan zen, Frantziako beste errege eta erregina batzuena bezala.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.arekin hamar seme-alaba izan zituen:

Pasadizoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Medicik gortean kortsearen erabilera ezarri zuen "liztor gerria" lortzeko, baita galtzak ere zaldian zihoazen damentzat ere, berak sartu zuen Frantzian amazona eran muntatzeko era.

Katalina benetako Medici bat zen, arteak, luxua eta handitasuna oso gogoko zituena; Fontainebleau jauregian egin zituen bere oturuntzak bere handitasunagatik iza ziren ospetsu. Era berean, arkitekturan aditua zen, eta Philibert de l'Ormek berarekin bere Tuileries jauregiaren planoak eztabaidatzen zituela dio, honentzako Tuileries lorategiaren eraikuntza agindu zuelarik, egundaino mantendu den jauregiaren zati bakarra dena.

Anekdota bezala, tabakoa bere buruko minak sendatzeko erabiltzen zuela esaten da. Era berean, Nostradamusen miresle eta babesle handi bat ere bazen.


Aurrekoa
Leonor Austriakoa
Frantziako erregina ezkontidea
1547-1559
Ondorengoa
Maria I.a Eskoziakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Medici Aldatu lotura Wikidatan