Boli Kosta
| Boli Kostako Errepublika République de Côte d'Ivoire |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: 'Unité, Discipline et Travail' | |||
| Nazio ereserkia: L'Abidjanaise |
|||
| Hiriburua | Jamusukro 6°50′N 5°15′W / 6.833°N 5.250°W |
||
| Hiri handiena | Abidjan | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Laurent Gbagbo Charles Konan Banny |
||
| Independentzia • Data |
1960-ko Abuztuaren 7a. | ||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
112.620 km² (68) % 1,4% |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
17.298.040 (52) 34 biztanle/km² (141.) bolikostar |
||
| Dirua | CFA Frankoa (CFA) |
||
| Ordu eremua | GMT (UTC ) | ||
| Interneteko domeinua | .ci | ||
| Telefono aurrezenbakia | +225 |
||
Boli Kosta Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Gineako Golkoaren ipar-mendebalean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean.
322.463 km2 ditu eta 17.298.040 biztanle (2005).
Hiriburua Jamusukro da (200.659 biztanle), hiri nagusia Abidjan den arren (3.310.500). Buake eta Man dira beste hiri aipagarriak.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Herrialde mugakideak[aldatu]
Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Mali eta Burkina Faso, hegoaldean Ozeano Atlantikoa, ekialdean Ghana eta mendebaldean Liberia eta Ginea.
Orografia[aldatu]
Itsasertza apala eta hareatsua da; barrualdeko goi-ordokia baso hertsiz eta sabanez estalita dago. Hiru ibai nagusik zeharkatzen dute Boli Kosta: Sassandra, Bandama eta Comoe.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Boli Kosta 19 eskualdetan banatzen da:
Horretaz gain eskualdean barrutietan banatzen dira, guztira 58.
Historia[aldatu]
XVI. mendean portugaldarrek aurkitu zuten, eta Frantziaren kolonia bihurtu zen 1893. urtean.
Erabateko burujabetza 1960. urteko abuztuan lortu zuen. Felix Houphouët izendatu zuten errepublika berriko lehendakari, eta bera hautatu berriz ere 1965, 1970, 1975, 1980, 1985 eta 1990. urteetako hauteskundeetan. Felix Houphouët 1993an hil zen, eta Henri Konan Bédié izan zen lehendakaria, eta egonkortasun politiko eta garapen ekonomiko handikoa izan zen haren agintaldia. Hainbat estatu-kolperen ondoren, 2002tik 2004ra gerra zibila izan zen Boli Kostan. 2007an hauteskundeak izan ziren, elkarren aurkako alderdiek hitzarmen bat egin ondoren; 2007ko ekainean, ordea, Guillaume Soro Lehen Ministroa hil zuten.
Ekonomia[aldatu]
Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza bada ere (kakaoa, kafea, bananak, kotoia, kokoa, arroza, artoa, manioka, pinaburuak) azken urteotan industriaren hazkunde handia izan du atzerriko inbertsioei esker. Turismoa eta arrantza indar handia hartzen ari dira. Diamante ekoizpena murrizten ari da, baina burdin eta tantalio meatze berriak aurkitu dituzte. Estatuaren erdialdean dagoen Kassou aintzirak lurralde zabala bustitzeko aukera ematen du. Industria gehiena Abidjan hirian biltzen da. Boli Kosta Afrikako estatuetan frantses kolonia izan direnen artean aberatsenetakoa da.
Hizkuntzak[aldatu]
Frantsesa da mintzaira ofiziala. Horrez gain, mandingoa, baulea eta hausa ere hitz egiten dira.
Kirolak[aldatu]
- Didier Drogba (1978-), futbolaria.
Musika[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) Boli Kostako gobernuaren webgune ofiziala
|
|||||||||||||||||||||||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
