Protektoratu
Protektoratu, estatu batek egiten duen subirautza partzialari deritzo, bereziki kanpo harremanei dagokionez, bere naziora erabat erantsia izan ez den lurralde batean eta non tokiko autoritate propioak dauden.
Adibide bezala, Espainiak eta Frantziak Marokoren gain egin zuten protektoratua aipa daiteke, non tokiko biztanleriaren gaineko autoritatea, sultanak zuen, bertako indar polizial eta militarrak zeudelarik, baina herrialde "babesle"etako armadek zainduak.
Herrialde hauen gobernuak, Espainiak kontrolatutako zatiaren kasuan, Komisario Gorenak ordezkatzen zuen, ohi jeneral bat zena, eta Frantziaren zatiaren kasuan, Bertako Jeneralak.
Protektoratuan, autoritate politikoak mantentzen dira eta metropoliak kontrolatzen du militar eta politikoki.