Malin Head

Koordenatuak: 55°22′51″N 7°22′12″W / 55.38081°N 7.37°W / 55.38081; -7.37
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malin Head
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak55°22′51″N 7°22′12″W / 55.38081°N 7.37°W / 55.38081; -7.37
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Malin Head edo Malin lurmuturra (irlanderaz Cionn Mhálanna) Irlandako ipar-mendebaldean dagoen Donegal konderriko Inishowen penintsulan kokatzen den lurmutur bat da. Lurmutur hau Irlandako uhartean edo lur lehorrean iparraldeena dagoen lekutzat jo ohi da.

Halere lur lehorrean iparraldeena dagoen lekua Inishowen penintsulan Malin Head lurmuturretik 2 kilometro ipar-ekialdera dagoen Banba's Crown da ("Banbaren Koroa"). Banba's Crown lumturra Malin udalerritik 16 kilometro iparraldera dago. Banba delako hau, irlandar mitologiako erregina bat izan zen.

Nahiz eta iparraldean egon, Malin Head lurmuturra ez dago Ipar Irlandan, Irlandako Errepublikan baizik. Malin Head lurmuturran meteorologia estazio bat ere badago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]