Mallabiako Ahotsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mallabiako Ahotsa[1] Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Mallabian sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen, Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen eta parte hartzea debekatu zion, ETAren tresna zela argudiatuta.[2]

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 216 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %30,64.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren arauei jarraituz gero, Mallabiko izan beharko luke izena.
  2. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, 2003ko maiatzaren 3koa, El País egunkariaren webgunetik eskuragarri.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]