Mantra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tibeten, hainbat budistak haitzetan mantrak idazten dituzte, meditazio-era gisa.

Mantra (तन्त्र devanagariz), jatorri sanskritoko hitz bat da, manaḥ eta trāyate hitzez osatua dagoena, lehenak burua eta bigarrenak askapena esan nahi dutelarik, hortik mantra, burua, berau nahasten duten etengabeko pentsamenduetatik askatzeko tresna bat dela esan izatea.

Mantra bat, silaba bat, hitz bat, esaldi bat edo testu luze bat izan daiteke, errezitatzen eta errepikatzen denean, pertsona, kontzentrazio sakoneko egoera batetara daroana (dhāraṇā).

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismo tibetarrean, mantra bakoitza, argiztapenaren arlo bakoitzari dagokion soinutzat hartzen da, eta argiztaturiko buruaren arlo horrekin identifikatzeko erabiltzen da.

Adibidez, om mani padme hum ezaguna, errukiari dagokio. "O, lotoko bitxia!" bezala itzultzen da, om mantra ezaguna, jatorrian, Brahmanari dagokion soinuzko ikurra delarik, mantra hau, esaldi budista ezagun baten zati izatera pasa zen arren.

Tradizio budista pollivetarraren arabera, mantra batek ez du erabateko eraginik bere errezitazioaren praktika maisu egoki batek gainbegiratu eta baimentzen ez badu (lama tibeteraz eta guru sanskritoz), aldi berean, budismoaren kasuan, Budagainano (ez derrigorrez buda historikoa) atzera dihoan maisu leinu batek babestua. Budismoaren arabera, errezitatzeaz gain, mantra bat tokiren batzuetan idaz daiteke, bere eragin izpiritualarekin onura jasotzeko.

Mantra batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantra Aldatu lotura Wikidatan