Manueldar estilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:06, 16 apirila 2015
Belemgo Jeronimotarren monasterioa manueldar estiloaren adibide aparta da.

Manueldar estiloa (portugesez: estilo manuelino), Portugalgo gotiko berantiarra ere deitua, Portugalen XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran garatu zen arkitektura estiloa da. Manuel I.a Portugalgoaren omenez hartzen du izena, haren eregealdian (1495-1521) gorenera iritsi baitzen. Bere ezaugarri nagusiak, egituran baino areago, apaingarrien arloan nabaritzen dira. Aintzat hartzekoak dira, beren orijinaltasunagatik, itsasoarekin zerikusia duten apaindura gaiak: haizeak puztutako belak, kateak, koralak, madreporak, etab[1].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manueldar estilo Aldatu lotura Wikidatan