Maori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Māori



Biztanleak guztira
800.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Zeelanda Berria: 644.000
 Australia: 126.000
 Erresuma Batua: 8.000
 Ameriketako Estatu Batuak: < 3,500
 Kanada: 1.305
Hizkuntza
Ingelesa • maoriera
Erlijioa
Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Polinesiar herriak

Maoriak (maorieraz: māori, ˈmaːɔɾi ahoskatua) Zeelanda Berriko jatorrizko etnia dira, gaur egun oso gutxitua (biztanleen % 8 – 10 baino ez dira). Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan (2001). Zeelanda Berritik kanpo, multzo nabarmena bizi da Australian (70.000 inguru).

Māori hitzak «normal» edo «arrunt» esan nahi du. Aitzitik, Pākehā berbak esan nahi du «maoria ez dena»; oro har Europako jatorria dutenak izendatzeko erabilia, mespretxuzko zentzua ere izan dezake.

Jatorria

Aztarna fidagarrienak oinarritzat hartuta, gizakiak K. o. 1280 inguru iritsi ziren Zeelanda Berrira lehendabiziko aldiz. Maorien ahozko kondairetan kontatzen da haien arbasoak txalupa handietan (waka) ozeanoa zeharkatuz joan zirela Hawaiki-tik, Polinesia tropikaleko leku mitikotik alegia. Migrazio kondairak desberdinak dira tribu (iwi) batetik bestera, haien genealogiekin bat egiteko.

Polinesiako bidaiari horien aurretik, ez dago Zeelanda Berria populaturik zegoelako arrastorik. Arkeologiako, hizkuntzalaritzako eta antropologiako frogek erakusten dute lehendabiziko kolonoak Polinesiako ekialdetik joan zirela.

Historia

  • Polinesiatik, ziur aski Tahititik, Zeelanda Berrira ailegatu ziren orain dela 600-800 urte uharteko lehenengo biztanleak izango zirenak.
  • 1840an maoriek eta europarrek Waitangiko ituna sinatu zuten, elkarbizitza arautzeko helburuarekin.
  • 1858an 56.000 maori inguru erroldatu zuten.
  • 1860. hamarkadatik eskolan maoriera erabiltzea debekatzen hasi ziren, hizkuntzaren prestigioa murriztuz. Hari honetatik, 1867an kaleratu zuten Native Schools Act dekretua.
  • 1930. hamarkadan maori gehienek oraindik egiten zuten maorieraz.
  • 1986an 50.000 hiztun kalkulatu zuten, maorien %12a.
  • 1987an, Māori Language Act dekretuaren bidez, maorieradunek estatus ofiziala lortu zuten. Te Taura Whiri i te Reo Māori eta Te Kōhanga Reo National Trust erakundeak sortu zituzten.
  • 2004ko martxotik Māori Television hasi zen emititzen, elebidunez.

Hizkuntza

Gaur egun, maoriera hitz egiten du maorien %14 inguruk, 100.000 hiztun 700.000 biztanletik gutxi gora-behera. Hizkuntza nagusia beraz ingelesa da, jatorrizkoa ordezkatu duena neurri handi batean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maori Aldatu lotura Wikidatan