María Dueñas

Wikipedia, Entziklopedia askea


María Dueñas

Bizitza
JaiotzaPuertollano, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMurtziako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Murtziako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
mariadueñas.com
IMDB: nm3761908 Edit the value on Wikidata

María Dueñas Vinuesa (Puertollano, 1964) eleberrigile espainiarra da. Bere eleberriek oinarri historikoa izaten dute. 2009an bere lehen eleberria plazaratu zuen, El tiempo entre costuras, eta arrakasta komertzial handia izan zuen, Espainiako azken urtetan gehien saldu den liburua izanik. Gutxienez 25 hizkuntzetara itzulia izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Dueñas nerabetasunean Madrilera joan zen eta han Filologia Ingelesa ikasi zuen; doktorego egin zuen eta, ondoren, Filologia ingeleseko irakasle titularra Murtziako Unibertsitateko Letren fakultatean lan egin zuen; gaur egun baimenarekin kanpoan dago. Bere ibilbide profesionalean irakasle izan da Ipar Amerikako unibertsitateetan eta hezkuntza, kultura eta argitalpen proiektu askotan parte hartu du. Bere lehen lan arrakastatsua 2009an argitaratutako El tiempo entre costuras izan zen. Liburua best-seller izan zen. Hizkuntza askotara itzulia Antena 3 kateak telebistako saila bezala egokitu zuen.[1] Gaur egun Cartagenan bizi da.[2]

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El tiempo entre costuras, Temas de Hoy, Planeta, 2009.
  • Misión Olvido, Temas de Hoy, 2012
  • La templanza, Planeta, 2015
  • Las hijas del Capitán, Planeta, 2018
  • Sira, Planeta, 2021

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010. Cartagena Hiriko Eleberri Historikoaren saria.
  • 2011. Madril Erkidegoko Kultura saria, Literatura kategorian.
  • 2018. El Corte Inglés "Un año de libros" saria, Urteko emakume idazlea kategorian.
  • 2020. Aragón Negro Jaialdiaren Ohorezko Saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]