El Corte Inglés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alacanteko El Corte Inglés eraikina

El Corte Inglés Espainiako denda handien arteko talde nagusia da, eta Portugalgo hamargarrena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

César Areces Rodríguez El Corte Inglésen fundatzailea eta finantziatzailea izan zen, baita lehenengo presidentea eta akzionista ere. Lehenengo denda 1935ean zabaldu zen, eta handik gutxira handitzen joan zen.

Ramón Areces hiltzerakoan, Isidoro Álvarez (Madrilen jaioa) oinordeko izendatu zuten, eta laster Espainiako gizonik aberatsenen artean izatera pasa zen. 1995eko azaroan El Corte Inglések Galerías Preciados deituriko biltegi handietako konpainia erosi zuen, enpresa honen gune guztiak erosiz.

2001eko azaroaren 2an El Corte Inglések Marks&Spenceren biltegi guztiak erosi zituen, enpresa honek Espainia eta Portugalen zituen negozioak uzterakoan. Urte berean, El Corte Inglések Lisboan zabaldu zuen bere lehenengo denda Portugalen, eta horren ondoren, 2006an, Oporton zabaldu zuen bere bigarren denda herrialde honetan. 2008an denda berriak zabalduko ditu Italian: Milan, Erroma eta Palermo hirietan, hain zuzen ere.

Era berean, El Corte Inglésen parte den arropa dendak, Sferak, bost gune ditu Belgikan (Brusela eta Lieja), Grezia (Salonika eta Atenas) eta Portugalen (Coinbra). Gutxi barru, gainera, Puerto Ricon denda berri bat zabalduko du.

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opencor denda bat Madrilen

Enpresak 61 merkataritza gune ditu. Horietatik, 59 Espainian daude eta beste bi Portugalen. Era berean, beste 38 hipermerkatu ditu Hipercor izenpean. Denboraren poderioz, El Corte Inglések bere eskaintza dibertsifikatu du, eta beste azpi-enpresa batzuk sortu dira:

  • Viajes El Corte Inglés
  • Informática El Corte Inglés
  • Hipercor
  • Sfera
  • Opencor

Saltokiak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Corte Inglés-ek zazpi saltoki ditu Hego Euskal Herrian, non Donostia da saltokirik ez duen hiriburu bakarra. Bizkaian dago saltoki handiena, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiko 7 eta 9. zenbakian. Ercilla kalean, Galerías Preciados ohiean, beste saltoki txikiagoa dauka eta kultura eta elektronika produktuak saltzen dituen beste zentro bat Kale Nagusiko 20. zenbakian, Marks & Spencer saltoki zaharraren eraikinean. Bizkaian, halaber, Barakaldoko Megapark merkatalgunean, aukerazko produktuen denda dauka El Corte Inglés-ek.

Gasteizen eta Iruñean merkatalgune bana ditu El Corte Inglés-ek, eta baita beste bat Eibarren, non berria eraiki zen Alfa lantegi zaharraren orubean, Ego Gain kaleko zazpigarren zenbakian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Corte Inglés Aldatu lotura Wikidatan

(Gaztelaniaz) El Corte Inglesen webgunea