María Martín Escudero

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Martín Escudero
Bizitza
JaiotzaPortugalete, XX. mendea
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Enplegatzailea(k)Ballet Nacional de España (en) Itzuli

María Martín Escudero (Portugalete, Bizkaia, XX. mendea) bizkaitar dantza klasikoko dantzaria da. 2013an Dantza eta Hezkuntzako Sari Nazionala jaso zuen ikasleen errendimendu akademikoagatik. 2016 urtean Espainiako Balet Nazionaleko dantza-taldean hasi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza klasikoan hasi zituen ikasketak Santurtziko (Bizkaia) Aiko Estudioan. Dantza Klasikoko ikasketak Donostiako Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorioan (1993-2002) egin zituen. Dantza garaikidearen prestakuntzarekin jarraitu zuen Bilbon, Bego Krego, Matxalen Bilbao eta Blanca Arrietarekin, eta Londres, New York eta Luxenburgon besteak beste.[1]

M.E.C.ren beka izan zuen. 2004an, Bruselan (Belgika) jarraitu zuen, besteak beste, Iñaki Azpillaga, Joanne Leighton, Jason Beechey, Germán Jáuregui eta Marielle Moralesekin.[1]

Dantzari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat konpainiatan aritu zen dantzari: Mala Hierba (Brusela), La Dinamika (Bilbo) “Tira del hilo” eta “Animaliak”, Cía konpainietan aritu zen dantzari. Matxalen Bilbao “Haiku”, Cía. Organik χ-Antzerkia “Malditas” eta “In corpore sano”. Krego-Martin Danza konpainiarekin BAD 2011 Jaialdian, “Así y restar” saioan. “Bilbao-Bilbao” (2010), Cía. Ester Forment (Bartzelona), besteak beste. Gainera, koreografo eta dantzari gisa parte hartu du Maspalomasko Lehiaketa Koreografikoan (V. eta X. edizioa) eta Madrilgo Lehiaketa Koreografikoan.[1][2]

2011n, Krego-Martin Danza konpainia sortu zuen, Bego Kregorekin batera.[3] 2013ko martxoan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako “Spaceko Zarama” familia-dantzako ikuskizuna estreinatu zuten.[4]

Mariemmako Errege Kontserbatorio Profesionalean amaitu zituen ikasketak, eta ohorezko aipamena lortu zuen. Koreografia eta interpretazioaren espezialitateko prestakuntza zabaldu zuen, Madrilgo María de Ávila kontserbatorioan.[5]

Aída Gómezen konpainian hasi zen dantzari profesional gisa, Almas, Permíteme Bailarte eta Carmen ikuskizunetan.[6][7][8] Compañía Ibérica Danza, Compañía Sangre y Raza eta Paloma Gómezen konpainian jarraitu zuen, Antonio Pérez, Carlos Vilán, Dani Doña, José Antonio, Manuel Díaz eta Manuel Liñán koreografiek sortutako koreografiak interpretatzeaz gain.[5]

2016ko irailean, Espainiako Balet Nazionaleko Dantza Taldean sartu zen, Antonio Najarroren zuzendaritzapean.[5]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dantza eta Hezkuntzako Sari Nazionala ikasleen errendimendu akademikoari. Arte eta lanbide ikasketak, Dantza modalitatean, 2013an.[5]
  • Madrilgo IX. Dantza Maratoiko lehen saria.[5]
  • VI. Nazioarteko Dantza eta Arte Eszenikoen Lehiaketan, ADEA Alcobendasen (Madril).[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]