Portugalete
|
Portugalete |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Portugalete | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
| Alkatea | Mikel Torres (PSE-EE) | ||
| Herritarra | portugaletetar | ||
| Koordenatuak | 43°19′10″N 3°1′10″W / 43.31944°N 3.01944°WKoordenatuak: 43°19′10″N 3°1′10″W / 43.31944°N 3.01944°W | ||
| Eremua | 3,21 km2 | ||
| Garaiera | 6 m | ||
| Distantzia | 14 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48920 |
||
| Biztanleria | 47.742 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 14.872,9 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1322 | ||
| http://www.portugalete.org | |||
Portugalete Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handia eskualdean kokaturik. Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean. 2009. urtean 48.105 biztanle zituen[1], eta Euskal Herriko zortzigarren herririk populatuena da. Guztira 3,21 km² azalera besterik ez du, beraz, bere biztanle dentsitatea (15.000 bizt/km² ingurukoa) Euskal Herriko handiena da.
Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Getxorekin lotura egiten duena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Portugaleteko herria, Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuellako udalerriekin egiten du muga, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, hegoaldean Sestaorekin, eta iparraldean Santurtzirekin.
Bilboko itsasadarra eta Ballonti errekaren artean kokatuta, Portugalete itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da. Herriak malda ugari ditu, eta muino baterantz hazi behar izan zuen industrializazioa gertatzean. Herriaren erdigunea, alde zaharra eta udaletxea Ibaizabal ibaiaren ondoko gune lauenean daude.
[aldatu] Portugaleteko auzoak
[aldatu] Toponimia
Portugalete toponimoaren jatorria ezezaguna da eta gaur egun gai eztabaidatsua da adituen artean. Juan Antonio Mogelek 1803an José de Bargasi bidalitako eskutitz batean Portugal eta Portugalete toponimoek jatorri bera zutela idatzi zuen, latinezko Portus-galorum edo zelten portua[2]. Hala ere, gero teoria baztertu egin zuen bai Portugaletek bai Portugalek ez zutela inoiz halako ezaugarririk izan argudiatuz. Geroago, beste teoria bat proposatu zuen: euskarazko Portu eta Ugalete/a hitzen lotura, azkenak "ura gelditzen den txokoa" esan nahi du[3].
Beste batzuek euskarazko Portu eta Ugaldeta hitzen lotura dela esan dute, azkenak "portuaren urertzak" esan nahi du.
[aldatu] Historia
Portugalete uria Maria Diaz Harokoak eratu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste uri batzuk bezala. Aurretik, Enkarterriko arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako Joanes II.a erregeak emaniko erregaliaren bitartez[4]. Mendeetan zehar, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko 1511n gaur egungo hiriburuak irabazi arte.
XIX. mendean herriaren jarduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuak ordezkatuz joan ziren. Kostaldean izanik, haren hondartzaz eta bainuetxeaz, burgesia berriak bertan kokatu zituen bere udarako etxebizitzak,eta Kai Barriaaren inguruan bere jauregitxoak eraiki zituen. Hala, XX. mendean zehar Portugalete Ezkerraldeko merkataritza eta aisialdirako gune bilakatu zen.
Portugaleten ez zen fabrika asko ezarri, eta altxatu zirenak udalerriaren mendebaldean batez ere altxatu ziren, (Moyresa esaterako). Dena den,herria industrializazioak erakarritako biztanleria handiaren jomuga bilakatu zen. Milaka etxebizitza eraiki ziren Portugaleteko alde zaharra zegoen gunetik harago, ekialdetik mendebaldera.
[aldatu] Demografia
Portugaleteko demografia eta biztanleriaren joera Bilbo Handiko beste udalerri industrialen antzerakoa da. XIX. mendera arte herri txikia izan zen, 1.000 biztanle inguru zituena. Ondorengo industrializazioak, berriz, biztanleriaren hazkunde izugarria eragin zuen.
Industrializazioak batez ere Gaztelatik eta Galiziatik erakarri zituen etorkinak, 1950 eta 1970eko hamarkaden artean, herriko populazioa laukoiztu arte.
Udalerriaren azalera historian zehar aldatu egin zen, azkenengo aldaketa nagusiak hauek izan ziren:
- 1866ko uztailaren 1ean Txitxarra auzoa Santurtzira pasatu zen, eta udalerri bien arteko muga Peñotan kokatu zen.
- 1933an Errepelegak (baita Rivas eta Galindo auzoak ere) Santurtzi utzi eta Portugaletekoa izatera pasa zen.
Portugaletek 48.000 biztanle inguru dauzka. 2006an lehen aldiz 50.000tik behera geratu zen biztanleria, eta beherantz jarraitu zuen XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. urteaz geroztik. Etxebizitza berriak eraikitzeko ezintasunak, zerbitzu gabeziak eta industrializazioarekin batera etorritako etorkin askok euren jaioterrietara itzuli izanak eragin latza izan zuten garapen demografiko honetan.
Herriak etxebizitza berriak eraikitzeko tokirik ez duela eta, etorkizunean biztanleriak beherantz jarraituko duela aurreikusten da.

[aldatu] Politika
Espainiako Trantsizio Demokratikoa hasi eta gero, Portugaleteko udala beti Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerraren eskuetan izan da. Egungo alkatea Mikel Torres da. PSEk bai bakarrik bai Euzko Alderdi Jeltzalearekin edo Euskadiko Alderdi Popularrarekin gobernatu du urte hauetan guztietan.
[aldatu] 2007ko hauteskundeak
|
Portugaleteko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) - Aralar |
|
|
||
* Botoen %6,77 baliogabekoa izan zen. Denak legearen barruko Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda bati emandakoak izan balira, horrek zinegotzi bat eta PSEk zinegotzi bat gutxiago lortuko zuketen.
[aldatu] 2011ko hauteskundeak
|
Portugaleteko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[5] | ||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
| Beste batzuk |
|
|
||
[aldatu] Alkateen zerrenda
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Doroteo Pinedo Bañales | 1979-1987 | PSE |
| Gerardo Pradas Calvo | 1987-1995 | PSE |
| Miguel Ángel Cabieces García | 1995-2007 | PSE-EE |
| Mikel Torres | 2007-? | PSE-EE |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Portugaleteko erakargune turistiko nagusia Bizkaiko Zubia da, 1893an eraikia eta munduko zubi esekirik zaharrena dena. 2006an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeak turismoa bultzatu egin zuen udalerrian, Bilbon jasotako hainbat eraikinekin batera.
Badaude beste hainbat eraikin ikusgarri, bai erlijiosoak bai zibilak:
- Salazar dorrea (XIV. mendea)
- Andra Mari basilika (XV. mendea)
- Santa Klara komentua (1614)
- Lexartza jauregia (1853)
- Puente Colgante hotela (1871)
- Udaletxea (1883)
- Mareometroa (1883)
- El Saltillo jauregia (1894)
- Burdinazko moila, Evaristo Txurruka ingeniariak 1881-1887 urte bitartean eraikia. Euskal Herriko ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da.
- Victor Txabarriren omenezko oroitarria (1903)
- Musika-kioskoa (1912)
- Areiltza doktorearen parkea (1916)
- Rialia industria museoa (2006)
- Alde Zaharra
Eusko Jaurlaritzak monumentu edo monumentu-multzo izendatu ditu Portugaleteko zenbait eraikin. Hona hemen:
- Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikina (1999ko martxoaren 8a)[6].
- Villanueva etxebizitza merkeen sozietate kooperatiboa (2010eko martxoaren 29a)[7].
- El Progreso etxebizitza merkeen sozietate kooperatiboa (2010eko martxoaren 29a)[7].
- Babcock & Wilcox herria (2010eko martxoaren 29a)[7].
[aldatu] Kultura
Udalerriak hainbat elkarte kultural ditu, hona hemen nabarmenetariko batzuk:
- Berriztasuna dantza taldea[8], 1970ean sortua.
- Elai-Alai dantza-taldea[9], 1962an sortua eta Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen duena.
- Lora Barri[10], folklorea lantzeaz gain Nazioarteko Txakur Erakusketa antolatzen duena.
- Santa Maria Abesbatza[11], 1978an sortua.
- Danok Bat otxotea
- Guretzat Musika Banda[12], 1983an sortua.
- Sorozabal Abesbatza[13], 1998an sortua.
- Barbis Taldea, abesbatza dena.
[aldatu] Musika Taldeak
Portugaleten hazi eta jorratu diren musika taldeak:
- Amimishock
- Manifa
- Psyko
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Portugaletek ospatzen duen kultura ekitaldirik nagusienetakoa Nazioarteko Folklore Jaialdia da. Bertan, urtero eta uztailaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko hainbat dantza eta musika taldek hartzen dute parte.
Horrez gain, herriak ospatzen dituen jaiegunen artean honakoak daude:
| Jaia | Data | Auzoa |
|---|---|---|
| Inauteriak | Otsaila | |
| San Antonio | Ekainaren 13a | Buenavista |
| Guiako Ama Birjina | Uztailaren 1a | Alde Zaharra |
| San Kristobal | Uztailaren 10a | Errepelega |
| San Roke jaiak | Abuztuaren 16a | |
| San Nikolas | Irailaren 4a | Kai Zaharra |
| Gurutzearen gorespena | Irailaren 14a | Alde Zaharra |
[aldatu] Kirolak
Portugaleten zenbait kirol elkarte ere badaude, hona hemen nagusiak:
- Futbola: Club Portugalete, 1909an sortua, egun Hirugarren Mailan dabil[14].
- Saskibaloia: Jarrilleros Saskibaloi Kluba[15], 1979an sortua, egun erkidego mailan dabil.
- Igeriketa: Deportiva Naútica taldea, waterpolo nazioarteko lehiaketa ospetsua antolatzen du.
- Txirrindularitza: Iru-Herri txirrindularitza elkartea, harrobi lana egiten du.
- Arraunketa: San Nikolas Arraun Taldea
- Izotz hockeya: Portugalete IHT taldea, Espainiako Izotz Hockey Superligan aritu zen, 1970eko hamarkadaren bukaeran. Orain desagertuta dago.
- Mendizaletasuna: Ganerantz Mendizale taldea, herriko elkarte nagusia da.
[aldatu] Garraiobideak
[aldatu] Errepideak
Kantauriko Autobidea (Irun-Santiago Compostelakoa).- BI-628 Ballontiko ardatza
- BI-3739 Bilbo-Santurtzi errepidea
[aldatu] Garraio publikoa errepidez
- A2315 Santurtzi - UPV
- A3115 Bilbo - Santurtzi
- A3122 Bilbo - Sestao - Errepelega
- A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
- A3131 Barakaldo - Sestao - Errepelega
- A3135 Sestao - Kabiezes
- A3142 Santurtzi - Barakaldo
- A3151 Bilbo - Santurtzi - Portugalete (Autopistaz)
- A3321 Portugalete - Muskiz
- A3323 Portugalete - Galdames
- A3331 Sestao - Trapagaran
- A3332 Santurtzi - Trapagaran
- A3333 Santurtzi - Gallarta
- A3335 Sestao - Muskiz
La Unión-La Burundesa
- A3718 Gallarta - Gasteiz
- Badaude zenbait distantzia handiko autobus udalerrian geltokia dutenak.
[aldatu] Garraio publikoa trenbideaz
[aldatu] Itsas-garraioa
Portugalete eta Areeta artean Ibaizabal zeharkatzen duen txalupa zerbitzua dago.
[aldatu] Aire-garraioa
Bilbo-Loiu aireportua herritik 18 kilometrotara dago.
[aldatu] Besteak
Areeta eta Portugalete artean Bizkaiko Zubia dago.
[aldatu] Jentilizioa
Portugaleteko biztanleen jentilizioa portugaletetarra da[16]. Gaztelaniaz, berriz, portugalujo/a da, nahiz eta izen herrikoia jarrillero/a izan. Ezizen honek XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran du jatorria, orduko Portugaletek hainbat taberna zituen non txakolina pitxar txikietan, gaztelaniaz "jarrilla", edaten zuten.
[aldatu] Portugaletetar ezagunak
- Ignacio Ellakuria (1930-1989), jesuita.
- Javier Sadaba (1940-), filosofoa.
- Txutxi Aranguren (1944-2011), futbolari eta entrenatzailea.
- Patxi Lopez (1959- ), Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria eta PSE-EEko idazkari nagusia.
- Joseba Gotzon Varela (1962-), musikaria.
- Natxo Lezkano (1972-), saskibaloi-entrenatzailea.
- Unai Basurko (1973-), itsas-kirolaria.
- Julen Guerrero (1974- ), futbolaria eta entrenatzailea.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ INE, Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales: Portugalete, http://www.ine.es/nomen2/index.do?accion=busquedaAvanzada&entidad_amb=no&codProv=48&codMuni=78&codEC=0&codES=0&codNUC=0&L=0
- ↑ Portugaleteko Udala, Ba al zenekien?, http://www.portugalete.com/eu/sabiasque.asp
- ↑
« nuestro pueblo debió llamarse en principio Ugalete o Ugaleta, que significa en euskera "lugar esquinero de agua, puerto", en una palabra; y que, luego, cuando vinieron los romanos, ignorando el significado del nombre, le antepusieron la voz Portu (puerto) colocando albarda sobre albarda, al denominarlo Portugalete » —Cipriano Ramos Larriba: "Monografías de Pueblos de Bizkaia"
- ↑ Auñamendi Entziklopedia, Portugalete: Historia, http://www.euskomedia.org/aunamendi/118181/106511
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
- ↑ Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikinaren Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- ↑ a b c Monumentu-multzo Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- ↑ Berriztasuna dantza taldearen webgune ofiziala
- ↑ Elai-Alai dantza taldearen webgune ofiziala
- ↑ Lora Barriren webgune ofiziala
- ↑ Santa Maria Abesbatzaren webgune ofiziala
- ↑ Guretzat Fanfarreren webgune ofiziala
- ↑ Sorozabal Abesbatzaren webgune ofiziala
- ↑ Club Portugalete taldearen webgune ofiziala
- ↑ Jarrilleros Saskibaloi Klubaren webgunea
- ↑ Euskaltzaindia, Toponimia: Portugalete, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=206&lang=eu&nonkodea=2.4.02.05&view=toponimia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Portugaleteko udalaren webgunea.