Mar Menor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mar Menor
Mar Menor
Cartagena, Mar Menor, i Cap de Pals (foto satèl·lit).jpg

Mar menor espaziotik ikusita.

Mapa Mar Menor.svg
Kokalekua EspainiaEspainia
Garaiera 0 m
Eremua 170 km²
Gehienezko sakonera 7 m
Ertzaren luzera 73 km
Uharteak 5
Hiriak San Javier, San Pedro del Pinatar, Los Alcázares eta Cartagena

Mar Menor[1] Espainiako ur gaziko aintzira da, Mediterraneo itsasoaren ondoan, Murtziako Erkidegoan kokatuta.

Zirkuluerdi itxura du eta Mediterraneo itsasotik 22 km luzera eta 100 eta 1.200 m arteko zabalera duen hareazko zerroak banatuta dago. Zerro hau La Manga del Mar Menor izenaz ezaguna da.

73 kilometroko kostaldea inguratzen duen bere 170 km² azalerak gehienez 7 metroko sakonera du. Horrexegatik Esther Williams aktoreak esan zuen munduko igerileku handiena zela.

Hegoaldean bost uhartetxo ditu: hiru handiak (Perdiguera, Mayor edo del Barón eta del Ciervo) eta txiki bi (Redonda eta Sujeto). Uharteak zein inguruko lurraldeak ingurune babestuak dira.

Hegoaldean ere Palos lurmuturra dago. Aintziraren kostaldean San Javierreko Santiago de la Ribera, San Pedro del Pinatarreko Lo Pagán, Los Alcázares eta Cartagenako Los Urrutias, Los Nietos eta La Manga herrixkak daude.

Erreferentziak [aldatu]

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12