Murtziako Eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Murtziako Eskualdea
Región de Murcia

Autonomia erkidegoa
Murtziako bandera Murtziako armarria
Hiriburua Murtzia
Probintziak Murtzia (probintzia bakarra)
Herritarra murtziar
Localización de la Región de Murcia.svg
Eremua
- Espainiaren
11.313 km²
% 2,9
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
1.370.306 (2006)
% 3,03
118,07 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-MU
Estatutua 1982ko ekainaren 9an
Presidentea Ramón Luis Valcárcel Siso (PP)
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

9 eserleku
2 eserleku
www.carm.es

Murtziako Eskualdea edo Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa[1] Espainiako autonomia erkidego bat da, oinarriak Murtziako Erresuman dituenak. Iberiar Penintsularen hego ekialdean kokatzen da, Mediterranear itsasoaren kostaldean, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Andaluziarekin muga eginez.

Erkidegoaren eta probintziaren hiriburua Murtzia da, baina autonomia erkidegoaren hiriburu legislatiboa Cartagena da.

Hizkuntza

Egun, Murtziako Eskualdean gaztelania mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren mugan dagoen El Carxe eskualdean, zenbait lagunek katalanaren eratorri bat mintzatzen dute.

Honekin batera, Murtzian gaztelaniaren dialekto bat mintzatzen da, Panocho deiturikoa.

Bestalde, beste hizkera bat ere mintzatzen da, gutxi batzuek Llengua murciana deritzotena, eta aragoieraren eragin handia duena (Espainiako Errege Akademiak, esaterako, murtziera aragoieraren dialektotzat jotzen du).

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Murtziako udalerrien zerrenda»

Taula honetan Murtziako 10 udalerri jendetsuenak zerrendatzen dira:

Udalerri nagusiak[2]
Posizioa Udalerria Biztanleria
Murtzia 436.870
Cartagena 211.996
Lorca 91.906
Molina de Segura 64.065
Alcantarilla 41.084
Mazarrón 35.221
Cieza 35.200
Yecla 35.025
Águilas 34.533
10ª Torre-Pacheco 31.495

Erreferentziak

  1.   Exonimia zerrenda, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=207&lang=eu&nonkodea=8.4.01&view=exonimia. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .
  2. Iturria: INE. (01–01–2008).

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murtziako Eskualdea Aldatu lotura Wikidatan