Marc-Antoine Charpentier
Wikipedia(e)tik
Marc Antoine Charpentier frantses musikagilea (Paris, 1635 - 1704). Erromara joan eta bizi guztian bere maisua izango zen Carissimiren ikaslea izan zen. 1673. urtean lankidetzat hartu zuen Molièrek (Malade imaginaire obrarako obertura eta tartea egin zizkion). Saint-Louis elizako eta jesuiten eskolako kapera-maisua izan zen. Obra profanoen artean bi kantata, tresnetarako hirurogeita hamar pieza inguru, aria ugari, opera bat (Medea, 1693) eta obertura asko (Le malade imaginaire, 1672; Circe, David et Jonatan, etab.) idatzi zituen. Bere lanik ospetsuena Te Deuma izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.