Margarita Lecuona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Lecuona
Bizitza
JaiotzaHabana1910eko apirilaren 18a
Herrialdea Kuba
HeriotzaNew Jersey1981eko martxoaren 19a (70 urte)
Familia
AitaEugenio Lecuona Casado
Familia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0496370 Musicbrainz: 3aece7fa-78de-458b-8e57-592be1217191 Discogs: 716844 Edit the value on Wikidata

Margarita Lecuona (Habana, 1910ko apirilaren 18a - New Jersey, 1981eko martxoaren 19a) kantari eta konpositore kubatarra izan zen, eta Babalú eta Tabú bezalako afro-kubar kantak konposatu zituen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familian musika zaletasuna hedatua zen, eta musikagile kubatar ezagunak ziren senideakk, Ernestina eta Ernesto Lecuona anai-arrebak[3]. Eugenio Lecuona New Yorkeko kontsul kubatarra zen Margaritaren aita.

Habanako Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxera eta Sepúlveda ikastetxera joan zen, La Habanako Institutuan bigarren hezkuntza hasi baino lehen.[2] Julia Lucignanirekin kantua eta Eulalia Santanarekin pianoa ikasi zituen, Clara Romero de Nicolaren gitarra ikastei aurretik. Dantza ere ikasi zuen Habanako Balet Eskolan, Nikolai Yavorsky balet-maisuarekin, eta azken honen zenbait lanetan aritu zen.[1]

1930ean, ikasten ari zela, "Soñadora" idatzi zuen, gitarra jotzen kantatzen zuena.[2] Hainbat ekoizpen eszeniko egin ondoren, 1942an, bikote bat sortu zuen Olga Luquerekin, eta gero Lecuona Cuban Girls izeneko talde bat (Alicia Yanes y Coralia Burguetekin), eszenatokietan eta irratian aritu zena. 1940ko hamarkadan idatzi zituen bere abesti ezagunenak Tabú eta Babalú. Tabúk arrakasta izan zuen Arthur Lyman eta Les Baxterrek kantatu zutenean; Babalúk, berriz, arrakasta izan zuen Desi Arnaz kantariarekin (eta Miguelito Valdésekin)[4].

Pepe Armil aktore argentinarrarekin ezkondu zen 1947an, eta Buenos Airesera joan zen bizitzera, 1957an. Handik, Txile, Uruguai, Bolivia, Peru, Brasil eta Mexikora mugitu izan zen biretan, irratian zein eszenatokietan aritzeko.[1]

1969an, familiarekin mugitu zen Estatu Batuetara. New Jerseyn hil zen 1981ean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Fajardo, Ramón. (18 August 2017). Margarita Lecuona. Habana Radio. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "hr" defined multiple times with different content
  2. a b c d Margarita Lecuona. Ecured. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "ecured" defined multiple times with different content
  3. (Gaztelaniaz) https://www.cubaencuentro.com,+Cubaencuentro com & Manuel Desdin. «La prima lejana de los Lecuona» www.cubaencuentro.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Mujeres que hacen ruido: Margarita Lecuona» Somos Ruidosa (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]