Marge Simpson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marge Simpson 
Simpsondarrak saileko pertsonaia
Sortzailea Matt Groening

Sexua Emakumea
Herrialdea Springfield
Ezkontidea Homer Simpson
Senideak Clancy Bouvier (aita)
Jacqueline Bouvier (ama)
Patty Bouvier (arreba)
Selma Bouvier (arreba)
Seme-alabak Bart Simpson, Lisa Simpson, Maggie Simpson
Erlijioa Kristaua

Margolie "Marge" Simpson (ezkongabe abisena Bouvier) Simpsondarrak telesaiko pertsonai bat da. Homer Simpsonen emaztea da. Bere seme-alabak Bart Simpson, Lisa Simpson eta Maggie Simpson dira, eta oso deigarria da eramaten duen ile urdina, oso luzea delako. 35-40 urte ingurukoa dela suposatzen da, Homer(e)n adin berdintsukoa. Betidanik Springfielden bizi izan da

Familia eta lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marge beti izan da familiarekin asko arduratu izan den emakumea, eta asko nabari da maite dituela bere ingurukoak. Homer Simpson senarrak arazo ugari ematen dizkion arren, beti lagundu egin ohi dio eta babesa eman ere bai, eta bere hiru seme-alabez ere askotan arduratu izan dela ikusten da.

Lagun aldetik ordea, berak beti esan izan du bakartia izan dela, hau da, ez duela lagun konkreturik izan. Hala ere, harreman onak eduki izan ditu Maude Flanders, Helen Lobejoy eta Luann Van Houtenekin adibidez, nahiz eta askotan haserretu. Springfielden nahiko estimatua ikusten da Marge, batez ere mutilengandik (Krusty Pailazoa, Bruns Jauna, Disko Stu eta Moe Syzlak adibidez).

Familia aldetik Margeren gurasoak Clancy Bouvier eta Jaqueline Bouvier dira. Bi ahizpa zarragoak ditu: Patty eta Selma Bouvier non ezkongabeak diren, jenio txarrekoak eta beti erretzen azaltzen direnak. Homerrekin ezkontzen denean, Bart Simpson, Lisa Simpson eta Maggie Simpson edukitzen ditu.

Izaera fisikoa eta sikologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaera fisiko aldetik Marge argala da, lepoko laranja bat erabiltzen du, eta beti soineko berdea. Baina bere gauzarik deigarriena, bere ile urdin luzea da, non tente-tente edukitzen duena, eta horrek arazo ugari eman dizkio Margeri, baina baita onura batzuk ere. Gizon asko erakarri izan ditu Margek, oso edertzat jo izan dutelako.

Izaera sikologiko aldetik bihotz oneko emakume bezala ikusten da Marge, beti laguntzeko prest dagoena, baina askotan gora-behera batzuk edukitzen ditu, adibidez, beldurra dio hegazkinean ibiltzeari, eta atal batean ikusi zenez, bolada batez beldurra eduki zuen kalera irteteko, gaizkile batek lapurreta egin ziolako.

Protagonismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Simpsons telesailean, Margen protagonismoa oso handia da, izan ere protagonista nagusienetakoa da bere familiarekin batera. Telesaileko atal askotan izan da protagonsita Marge, beraz esan daiteke eragin handia daukala telesailean zehar

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezker eskuaz idazten du
  • Oso ahots txarra du, hau da, afonikoa da
  • Hainbat lanpostutan ibili da, adibidez: polizia, abokatua, manifestaria, zerbitzaria... hala ere guztietan nagusiena, etxekoandrea dela esatea da.
  • Bere txikitako hainbat trauma (adibidez bere katua hil zenekoa) ez ditu gainditu
  • Atal batean, Dena entzuteko prest dagoen emakumea bihurtzen da, hau da, elizan bulego bat jartzen du, eta jendea bertara joaten zaio bere miseriak kontatzera. Ned Flandersi aholku txar bat ematen dionean uzten du lan hori.
  • Motozale batzuek bahitu zuten behin
  • Ezin da hegazkinetara igo
  • Bolara batez Krusty Pailazoarekin ibili zen
  • Atal batean amnesia sufritzen du, eta Homer ez beste guztiak ezagutzen ditu
  • Beste atal batean oso gihartsua bihurtzen da, eta ia-ia arriskutsua bihurtzen da, drogak hartzen dituelako
  • Berak dioenez, txikitan oso neska bakartia zen
  • Familia osoan erlijiosoa den bakarra da