Maria Meharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Meharra

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak

Maria Meharra (Donibane Lohitzune, Lapurdi, XIX. mendea) kaskaroten erregina izan zen. Donibane Lohizuneko herriko kontseiluak 2022ko apirilaren 8an aho batez bozkatu zuen bere omenez karrika bati haren izena jartzea [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaskarotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaskaroten jatorria buruz,1857an, Francisque Michelek honelaxe idatzi zuen: "Donibane Lohizuneko bohemioak, herrialdean cascarots gisa ezagutzen direnak, nomadismoaren arauaren salbuespen dira. Arrantzale egiten hasi ziren eta gero bertakoekin ezkondu ziren. Bohemio horiek herrian txertatu ziren. Espainiatik baztertuta, nomada horiek Donibane Lohizunen finkatu ziren. Bohemio horiek bertako biztanleriarekin nahastuta sortu ziren kaskarrotak.[2]

Beste iturri batzuen arabera, XIX. mendera arte jazarpena jaso zuten kaskarotek, segur aski kagoten eta bohemioen ondorengoak ziren, Nivelle ibaiaren ertzean ezarritako komunitatea. Gehienbat Donibane Lohizune eta Ziburu inguruan. Emakumeak oso ederrak ziren, eta Baionara joaten ziren arraina saltzera. Gizon kaskarotek, itsasoan, arrantza gogorra egiten zuten.[3]Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab.

Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.

Maria Meharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziburuko Haristoy apezak bere «Les paroisses du Pays Basque pendant la revolution» liburuan (1895) azaltzen du kaskaroten populazioak erregina bat zuela, Maria Meharra izenekoa.

1818ko Donibane Lohizuneko M. Leremboure auzapez ohiaren idatzietan ere Maria Meharra kaskaroten erregina aipatzen da.

«Kaskarotek emazte bati erregina titulua eman zioten, doan autoritatearekin eta obedientziarekin. Kaskaroten gainean eragin osoa zuen. Maria Meharra deitzen zen. Balioko zerbait galduz gero, harengana joaten ginen eta bere jarraikitzaileetako batek lapurtu bazuen, hiru eta lau egunetara itzultzen zuen leialki. Bere leinuak zerbaiten beharra zuelarik, edo gaixotasun bati aurre egin behar ziolarik, Erregina konfiantza osoz hurbiltzen zen lehen etxeetara. Haiek beharrezkoa zen guztia ematen zioten. Erregina berezi horrek 45 urtez erreinatu zuen miserian. Aurpegi ederra zuen eta erraztasunez eta dotoreziaz hitz egiten zuen».

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jackes Ospital historialariak egindako proposamena onartu zuen 2022ko apirilean Donibane Lohizuneko herriko kontseiluak eta Mariaren omenez kale bati haren izena ematea erabaki. Harrezkero ondorengo izena darama kaleak:

«Rue Maria Meharra, Reine des Kaskarot de Saint Jean de Luz- Maria Meharra karrika, Donibane Lohizuneko Kaskaroten erregina»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-04-07). «Maria Meharra, Donibane Lohizuneko karrika baten izen berria» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  2. «Les Kaskarrots» Les "Bayonnades" (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  3. «Les kaskarots, une population singulière du Pays Basque» Editions Arteaz - Pimientos (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]