Ziburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ziburu

 Lapurdi
Ziburuko portua eta Done Bikendiko eliza.
Ziburuko portua eta Done Bikendiko eliza.

Ziburuko armarria

Izen ofiziala Ciboure
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Hendaia
Auzapeza Guy Poulou (UMP) (2008-2014)
Herritarra ziburutar
Koordenatuak 43°23′11″N 1°40′0″W / 43.38639°N 1.66667°W / 43.38639; -1.66667Koordenatuak: 43°23′11″N 1°40′0″W / 43.38639°N 1.66667°W / 43.38639; -1.66667

Ziburu kokapena lapurdi.jpg

Eremua 7,44 km2
Garaiera 0-83 m
Distantzia 23 km Baionara
Posta kodea 64500
INSEE kodea 64189
Biztanleria 6.282 bizt.
Dentsitatea 844,35 bizt./km²
Sorrera 1574
http://www.ciboure.fr

Ziburu Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Itsasegia eskualdean Donibane Lohizuneko badia kokaturik dagoena. Izena zubi eta buru hitzen kontrakziotik datorkio.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako jakobinoek, euskarazko toponimoak itxural­datzeko joera nabarmena dutenek, Ciboure erabil­tzen dute lehen herriguneari deitzeko. Hartara, etimologia garbia iluntzen dute, Zubi buru baita herri‑izen horren esanahia.

Izan ere, Ziburu, Ugarana (jakobinoentzat la Nivelle) ibaiaren ezkerral­detik Bordagain muinoraino hedatzen da. Hortaz, Zubiburun dago Donibane Lohizunera pasatzeko estriboa edo zubiaren burua, hortik Ziburu izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zokoako ikuspegi panoramikoa

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zokoa auzoa, itsaso eta badiaren artean kokatua, Urruñarekin batera administratzen du.

  • Bordagain
  • Herri
  • Hegoa

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untxin eta Urdazuri ibaiak igarotzen dira udalerritik, azken honen gaineko zubiagatik datorkiola izena herriari.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean izurriak gogor jo zuen Lapurdi eta, 1598ko berragerketari erreferentzia egiten dioten idazkiak daude herrian.

1574. urtean bihurtu zen Ziburu udalerri independente, aurretik Urruñaren zati zelarik.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziburuko kaleetan ibiltzea benetako gozamena da: Agorreta, Pocalette, Iturritza, Ravel... alboetan euskal arkitekturako ohiko etxeak, habeak bistan, fatxadak zertxobait aurreratuak (solairu bakoitzak 20 cm gehiago ditu, eta aleroi bikaina, erauntsien erasoari aurre egiteko.

Zigarroa etxea adibidetzat har dezakegu. Etxe batzuek etxe‑egutera handia dute. San Bizente eliza XVI. mendearen erdial­dean eraiki zuten, Ziburu Urruñatik banandu zenean. Geroago egin zuten oktogono‑formako kanpandorrea, gainean orratza, arbelezko estal­kia, absidea eta bi kapera. XVII. mendeko bost erretaula bikain ditu eta egurrezko hiru galeria, el­karlotuta. Elizaren atzeal­dean garai batean kaskaroten­tzako atea eta lekua. Izan ere, Ziburu nomaden babesleku izan zen, mespretxatutako jendea iritsi zen, ezaugarri fisiko desberdinak zituztenak, Baztango agoteen antzekoak, eta, Lapurdiko legeek agintzen zuten bananduta egon behar zutela gizarte‑ekital­dietan.

XIX. mendean gizartea al­datzen hasi zen, emakume kaskarotak ezagunak egin ziren, senarrek arrantzatutako arrain freskoa sal­tzen zuten; oinez edo zal­di gainean joaten ziren Baionara, lau miliako ibilbidea eginda. Historialari zorrotzek (esate baterako Eugéne Goienetxek) Ziburuko lehenengo eliza Bordagain muinoan egin zutela pentsatzen dute, eta han dagoen dorrea, hain zuzen, eliza haren kanpandorre izan zela. Gainera, talaiariek ere erabil­tzen zuten, baleak ikusteko. Espainiarrek auzo hura erre zuten 1686an, eta Soult mariskalak basoko zuhaitzak errotik mozteko agindua eman zuen 1813an, Sokoa harresitzeko. Gaur egun, dorrearen ondoan harrizko gurutzadura zaharra eta Bordagaingo Ama Birjinaren kapera daude. Bordagaindik ikusten diren bistek merezi dute haraino igotzea.

Horretarako, iturriaren ondoko eskailerak igo, Gurutze Gorriaren aurretik pasa, eta Mapau kalean gora igo behar dugu. Ugaranaren bokalean eratzen den lurmutur batean 1613an eraikitako errekoletoen komentua dago, sorginei aurre egiteko eta Donibane eta Zibururen arteko liskarrak baretzeko.

Mende erdi bat lehenago, ziburutarrek auzi larria izan zuten donibandarrekin, atzerriko ontzien trafikoari buruz. Izan ere, herri bakoitzak al­darrikatzen zuen Ugarana itsasadarraren jabe zela.

Errekoletoen zenobioak klaustro interesgarria du, eta iturri bat, Mazarinoren emaria —politikari trebea, kardenala eta diplomatikoa, Luis XIV.aren eskuineko eskua—. Agorreta kalean erromesentzako ospitalea zegoen, errekoletoen komunitatearen ardurapean.

Arrantza eta haren ondorioz sortutako beste jarduerak izan dira Ziburuko ekonomiaren ardatza. Turismoa eta ostalaritza baztertu gabe, gaur egun ere arrantza dute oinarri. Jatetxeak, hotelak eta kanpinak daude. Klub nautikoa badago eta golf‑zelaia ere bai.

Ziburu Maurice Ravelen sorterri izateaz harro dago (eta arrazoi du). Konpositore modernista 1875eko martxoaren 7an jaio zen, Ravelen izen handia daraman kaleko 12. zenbakian. Erraz ezagutzen da etxea, itxura nordikoa duen bakarra baita. Harlanduzko fatxada, gargolak eta elementu hibridoak ditu, eta kalearen lerroarekin bat egiten du. Ravelek sortutako musikaren zati bat Ziburun egina da; esate baterako Hirukotea, 1914an ondua.

Herriko idazle eta elizgizonak ere ez ditugu ahaztu behar: Argaingarats, D’Aranbillague, Gazteluzar eta Joannes Etxeberri. Etcheberrik Baleazaleen otoitza, Arpoiz jotako balearen otoitza, eta Esker ematea balea harrapatu izanagatik idatzi zituen. Horrenbestez, bale arrantzaren jarduera horrek Lapurdin zuen garrantzia begi bistan dago.

Eta, elizgizonez ari garenez, Bordeleko Pierre de Lancre frantses epaile ankerrak inkisizioaren suan erre zituen Ziburuko bi apaiz: Miguelena eta Bocale, deabru‑hitzarmenak eta meza bel­tzak egitea leporatuta. Auzitegi santuak Ziburuko herri txikian bostehun bat pertsonari jarri zien heriotz‑zigorra, sorginkeria edo ezkutuko praktikak egotzita.

Maurice Ravel moilatik Donibane Lohizuneko portuaren eta hiriaren bista ederra dugu begien aurrean. Jarrai diezaiogun ertzari, eta berehala iritsiko gara hilerrira. Haren ondoan dago Pierre Benoit (1885‑1962) idazlearen omenez jarritako monumentua. Euskal Herriko eguneroko bizitza inspirazio‑iturri izanik, hainbat liburu idatzi zituen: Atno, Le Pays Basque, Le Casino de Barbazan, Pour Don Carlos nobela historikoa, eta, batez ere, Les amours mortes, maisuki azal­du baitzuen Lapurdiko txoko horretako xehetasunak. Ziburun atseden hartu ohi zuen, Bordagaingo Alegria etxean hil zen, eta Ziburuko hilerri zurian ehortzi zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.873 1.459 1.479 1.528 1.651 1.754 2.153 2.155 1.946
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.700 1.966 1.910 1.985 2.194 2.257 2.423 2.165 2.174
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
2.206 2.259 2.617 2.692 3.639 4.170 3.905 4.238 4.777
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
5.870 6.376 6.371 6.205 5.849 6.283 6.282 - -

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak arrantza portua partekatzen du Donibane Lohizunerekin.

Interesguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portuko itsasargia, [1] André Pavlosky-k eraikia, monumentu historiko dago izendatuta.
  • Zokoako fortea [2] XVII. mendekoa da.
  • XVII. mendeko iturri bat 1925. urtetik aurrera monumentu historiko dago izendaturik [3].
  • Neria etxea [4], XVII. mendekoa da eta 1813 eta 1814. urteetan Wellington jeneralaren tropen ospitale izan zen.
  • Lehen-Tokia villa[6], 1924 eta 1926 urteen artean eraikia, monumentu historiko dago izendaturik.
  • Bordagaingo Andra Mariaren eliza zaharra[7], 1987. urtetik aurrera monumentu historiko dago izendaturik.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziburuk uda‑garaian eta egitarau zabal batean kontzertuak eta jaial­diak antolatzen ditu (Musique á la Côte Basque), baita kulturaren, kirolaren eta festen alorreko hainbat ekitaldi ere.

Herriko festak urtarrilaren 22an dira, bitxin­txo herrikoiak.

Ziburutar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziburuko etxeak, atzealdean Larrun mendia ageri delarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziburu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi