Kaskarot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea da, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke.

Gizonezkoak arrantzaleak eta emakumezkoak arrain-saltzaileak izaten ziren. Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab.

Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]