Marmitako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marmitako.

Marmitako Bizkaiko golkoaren arrantzaleek asmatutako platerra da. Hegalabur edo hegaluze, piperrak, tomateak, baratxuriak, tipulak eta patatak osatutako jakia da[1]. Batzuetan, bero eta buztin-kazola batean zerbitzatzen dute.

Izena [aldatu]

Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabriako ekialdean gaztelaniazko marmita edo frantsesezko marmite izena du, mendebaldean, berriz, sorropotún. Hala ere badaude batzuk San Vicente de la Barquerako sorropotúna ez dela marmitakoa diotenak.

Zabalkuntza [aldatu]

Jatorrian plater xumea izan arren, egun euskal sukaldaritzaren plater nagusienetako bat da. Hegaluze arrain urdina izanda estimatua da oso bere elikatze-balioagatik. Bizkaiko golkoaren kostaldeko herri askotako jaietako protagonista izaten da, txapelketa gastronomikoak direla eta. Herri askok aldarrikatzen dute bere jatorria, ezezaguna den arren.

Erreferentziak [aldatu]