Bizkaiko golkoa
Bizkaiko golkoa Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da. Iparraldean Bretainia, hegoaldean Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoa eta ekialdean Lapurdi, Landak eta Gironda (Akitania), Poitou-Charentes eta Pays de la Loire eskualdeak ditu mugakide.
225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua %35 da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari Kantauri itsasoa deritzo.[1][2] Erromatarrek Sinus Kantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantauriarren Ozeanoa", alegia.
Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo.
Frantsesez, Golfe de Gascogne izena du, hitzez hitz "Gaskoiniako golkoa".
[aldatu] Ibaiak
Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:
Eo, Nalon, Pas, Ason, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.
[aldatu] Portuak
[aldatu] Merkataritzakoak
Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:
- Brest eta Lorienteko portuak Bretainian.
- Nantes-Saint-Nazaireko portua Pays de la Loire eskualdean.
- Arroxelako portua Poitou-Charentes eskualdean.
- Bordeleko portua Akitanian.
- Baiona, Pasaia eta Bilboko portuak Euskal Herrian.
- Santanderko portua Kantabrian.
- Xixongo portua Asturiasen.
- A Coruñako portua Galizian.
[aldatu] Arrantzakoak
Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauexek ditugu nagusiak:
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ , Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-5
- ↑ Euskaltzaindiaren araua: «Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)»
| Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||