Martín Lasarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martín Lasarte.

Martín Lasarte Arrospide (Montevideo, Uruguai, 1961eko martxoaren 20a) futbol jokalari ohi eta entrenatzaile uruguaitarra da, 2009-2011 bitartean Real Sociedad entrenatu zuena, 2010ean talde hura Espainiako futbol ligako lehen mailara itzultzen lagundu zuena.

Ibilbidea

Jokalari

Montevideoko Nacionalean txapelketa ugari irabazi zituen 1980ko hamarkadan. Espainian, Deportibon jokatu zuen. Bere herrialdean ere hainbat klubetan jokatu zuen.

Hauek izan ziren ibilitako klub guztiak:

Entrenatzaile

1996ean hasi zen entrenatzaile lanetan, eta geroztik hainbat herrialdetan egin ditu lan horiek. 2009an Real Sociedaden entrenatzaile bilakatu zen, Espainiako futbol ligako bigarren mailan, eta hurrengo urtean taldea lehen mailara igotzea lortu zuen. 2010-2011 denboraldiaren amaieran, Errealak Lasarteren kontratualdia amaitu zuen.

Hauxe da orain arte egin duen entrenatzaile ibilbidea:

Ikus, gainera

Kanpo loturak