Matalazen hiltzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matalazen hiltzea
Pier Paul Berzaitzen, Niko Etxarten, Amaia Zubiriaren eta Imanol Larzabalen musika-lana
Egilea(k)Pier Paul Berzaitz, Niko Etxart, Amaia Zubiria eta Imanol Larzabal
Argitaratze-data1955
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta zuberera
HitzakPierre Bordazarre
Bestelako lanak
MusikagileaPierre Bordazarre
Argumentu nagusiaBernard Goienetxea

Matalazen hiltzea iEtxahun Iruriren Matalaz pastoraleji abesti bat da 1955ean. Niko Etxartek, Amaia Zubiriak edota Imanol Larzabalek <[1]abestu izan dute.[2][3] Pier Paul Berzaitz zuberotarrak Lili baten kantorea albumean (Elkar 2005) sartu zuen,[4] eta 13 urte geroago Zortzi bikoteak ere (Anorack Records. 2018).[5]

Mauleko gazteluko presondegia.

Bernard Goihenetxe, Matalaz ere deitua, Mitikileko (Zuberoa) erretore zen; izena etxetik zetorkion, gaur egun Goihetx bilakatu dena. XVII. mendean, zuberotarrek harengan konfiantza ezarri ondotik, buruzagi izendatu zuten: 1661ean, beste 7.000 zuberotarrekin, Matalaz jauntxoen aurka altxatu zen. Nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Lau hilabeteko gudaren ostean, lepoa moztu zioten Lextarreko plazan —Zuberoako garai hartako hiriburua—. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea.[6]

Piarres Lartzabal

Matalazen irudiak bizirik iraun du gaur egun arte. Horren froga da Piarres Lartzabalek Matalas antzeslana sortu zuen 1968an[7].

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubereraz (1955)[2]
1
Argi leñhuria hasi zaikü agertzen
Lextarreko plazan khürütxe xürian
Erregeren ordrez harat Matalaz dua
Trixterik gaixua guardien artian
Bi eskik khatiraz nulaxe tinkatürik
Kriminelen gisa thian bizkarrian
Axko handiari büz hori zer lazkeria
Izigarrikeria ez denin ogendant
2
Ene Mitikile oi zer lekhü maitia
Banian deseña lüzaz bizitzeko
Zure boztariuan zure bake handian
Zure besuetan untsa gozatzeko
Jaun kunte txar batek ürgüllü ekhintia
Sobera zeitadan popüliarentako
Orai hil behar dit bainan nahiago düt
Hola eziz bizi Jaun horren esklabo
3
Adios Xibero zazpi probintzietako
En’uste orotan xokhorrik hobena
Orai heltürik da düdarik gabetarik
Jüjatü bezala en’azken orena
Dener pharkatzen düt Jinkuarek bezala
Begira dezen ene orhitzapena
Burreuak zier orai gomendatzen niz
Egin ezazie orai zien lana.

Antzeko beste abesti bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matalaz (edo Dolu gabe) Zuberoako abesti herrikoiak ere Bernard Goienetxe apaiz zuberotarraren omenez sortu zuten.[2] Hitzak Jean-Louis Davantena dira eta musika herrikoia.[6] Urte askotan ez zen ezaguna nor zen hitzen egilea, baina 2023an Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1950an eta zuzenketa pare bat proposatu zituen.[6]

Benito lertxundik zabaldu zuen gero abestia Euskal Herri osoan 1981eko Altabizkar / Itzaltzuko bardoari albumean[8] eta 1993an Hunkidura kuttunak I albumean.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Matalaz hiltzia (Imanol Larzabal). (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. a b c Ordoki, Zuhaitz. (2016-11-14). «Matalaz, historia bat eta bi abesti • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  3. Etxahun Iruri. (1980). «Matalazen hiltzia (Etxahun eta Etxahun albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  4. Berzaitz, Pier Paul. (2005). «Lili baten kantorea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  5. «Zortzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  6. a b c Casamajou Elkegarai, Leire. (2023-08-13). ««Matalaz hil zutenak ez ziren tirano arrotzak izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  7. Studio Gernika. (1968). «Matalas (1968)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  8. Lertxundi, Benito. (1981). «Altabizkar / Itzaltzuko bardoari» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  9. Lertxundi, Benito. (1993). «Hunkidura kuttunak I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]