Matalaz (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matalaz (abestia)
Benito Lertxundiren musika-lana
Egilea(k)Benito Lertxundi
Argitaratze-data1981
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
HitzakJean Louis Davant
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi
Argumentu nagusiaBernard Goienetxea

Matalaz (edo Dolu gabe) Zuberoako abesti herrikoia da, XVII. mendeko Bernard Goienetxe apaiz zuberotarraren omenez sortua. Hitzak Jean-Louis Davantenak dira eta musika herrikoia Benito Lertxundik moldatua.[1][2]

Urte askotan ez zen jakin nor zen hitzen egilea, baina 2023an Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1950an, eta zuzenketa pare bat proposatu zituen.[1]

Benito lertxundik zabaldu zuen gero abestia Euskal Herri osoan. 1981eko Altabizkar / Itzaltzuko bardoari albumean sartu zuen[3] eta 1993an Hunkidura kuttunak I album ospetsuan.[4]

Bernard Goienetxe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernard Goihenetxe, Matalaz ere deitua, Mitikileko (Zuberoa) erretore zen; izena etxetik zetorkion, gaur egun Goihetx bilakatu dena. XVII. mendean, zuberotarrek harengan konfiantza ezarri ondotik, buruzagi izendatu zuten: 1661ean, beste 7.000 zuberotarrekin, Matalaz jauntxoen aurka altxatu zen. Nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Lau hilabeteko gudaren ostean, lepoa moztu zioten Lextarreko plazan —Zuberoako garai hartako hiriburua—. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea.[1]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askotan ez zen jakin nor zen hitzen egilea, baina 2023an Enbata aldizkarian Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1970ean, 1956an Beñat Artegiet-ek emandako azalpenetik abiatuta. Davanten 1970eko bertsioa eta Lertxundiren abestiarena ez ziren guztiz berdinak. Diferentzia txikiak azaltzeko eta zuzenketaren bat egiteko asmoz bertsio berri bat proposatu zuen Davantek 2023an.[1]

Davant, 1970 Lertxundi, 1981 Davant, 2023[1] Batuaz edo

Dolü gabe hiltzen niz,

bizia Xiberuarendako

emaiten baitüt.

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko xiberutarrak,

egiazko eüskualdünak,

tirano arrotzen ohiltzeko.

Dolü gabe dolü gabe hiltzen niz,

bizia Xiberuarendako

emaiten baitüt.

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko xiberutarrak,

egiazko eüskualdünak,

tirano arrotzen hiltzeko.

Dolü gabe hiltzen niz,

bizia Xiberuarendako

emaiten baitüt.

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko xiberutarrak,

egiazko eüskualdünak,

tiranoen ohiltzeko.

Dolu gabe hiltzen naiz,

bizia Zuberoaren alde

ematen baitut.

Agian, agian, egun batez

jaikiko dira egiazko zuberotarrak,

egiazko euskaldunak,

tiranoak ohiltzeko (uxatzeko)[5][6]

eta gure aiten aitek ützi daikien

lurraren popüliari erremetitzeko

(Abestian ez dago zati hau) eta gure aiten aitek ützi daikien

lurraren popüliari ützültzeko

eta gure aiten aitek utzi diguten

lurra populuari itzultzeko

Matalaz herri-memorian eta literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piarres Lartzabal

Matalasen irudiak bizirik iraun du gaur egun arte. Piarres Lartzabalek Matalas antzeslana sortu zuen 1968an,[7] Etxahun-Iruri koblakariak pastoral bat eskaini zion 1955ean, Matalaz, Eskiula herrian antzeztua. Gaur egungo ideologia abertzalearen iruditerian Zuberoako eta Euskal Herriko izatearen eta herriaren interesen defentsan jardun zuen heroi handi gisa ageri da.

Antzeko beste abesti bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxahun Iruriren Matalaz pastoralean Matalazen hiltzea izenburuko abestia plazaratu zuen 1955ean. Niko Etxartek, Amaia Zubiriak edota Imanol Larzabalek abestu izan dute.[2][8] Pier Paul Berzaitz zuberotarrak ere kantatu zuen Lili baten kantorea albumean (Elkar 2005),[9] eta 13 urte geroago Zortzi bikoteak ere (Anorack Records. 2018).[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Casamajou Elkegarai, Leire. (2023-08-13). ««Matalaz hil zutenak ez ziren tirano arrotzak izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. a b Ordoki, Zuhaitz. (2016-11-14). «Matalaz, historia bat eta bi abesti • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  3. Lertxundi, Benito. (1981). «Altabizkar / Itzaltzuko bardoari» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  4. Lertxundi, Benito. (1993). «Hunkidura kuttunak I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  5. «ohildu - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  6. «ohildu - Euskaltzaindiaren Hiztegia · Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  7. Studio Gernika. (1968). «Matalas (1968)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  8. Etxahun Iruri. (1980). «Matalazen hiltzia (Etxahun eta Etxahun albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  9. Berzaitz, Pier Paul. (2005). «Lili baten kantorea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  10. «Zortzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]